EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Rikardo Arregi Kazetaritza Saria 2018


Rikardo Arregi Sariak bere 30. urtebetetzea ospatuko du aurten, azken hamarkadotan euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren ekimenak sarituz


'30 urte, 10 mugarri' lelopean, 10 sari banatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak.


 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Andoaingo Udalak antolaturiko sari prestigiodun honek 30 urte beteko ditu aurten eta, urtemuga berezi hau ospatzeko, edizio berritu eta berritzailea prestatu dute ekimen hau sustatzen duten bi erakundeek. '30 urte, 10 mugarri' izango da aurtengo edizioaren leloa, eta 10 sari banatuko dira.


Euskarazko kazetaritzak egin duen bide oparoa ospatu nahi dute antolatzaileek. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea izanik, edizio honen xedea izango da azken hamarkadotan 'aitzindari, erreferentzia nagusi, bidegile edota bide erakusle' izan diren hamar mugarri aitortu eta saritzea. 


Ekitaldiaren datuak