EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

TOKIKOM Jardunaladiak 2018


Gailu mugikorrak kazetarientzako tresna gisa


Tabletak, smartphoneak, erlojuak, janzteko trepeta digitalak... Gailu mugikorrak non-nahi topa ditzakegu, gero eta ugariagoak dira, eta goitik behera aldatzen ari dira edukiak eta informazioa kontsumitzeko modua... baita eduki eta informazio horiek landu eta ekoiztekoa ere.


Nola erabili gailu mugikorrak kalitatezko eduki informatiboa sortu, editatu eta hedatzeko? Jardunaldi hauetan, mugikorrak haien egunerokoan txertatu dituzten kazetari eta komunikabideen esperientziak ezagutuko ditugu, haien abantailak eta desabantailak hobeto ezagutzeko. Eta, nahi izanez gero, gailuon erabileraren inguruko tailer praktiko batean ere parte hartzeko aukera izango da, kazetari profesionalek dagoeneko lanerako erabili ohi dituzten gailu eta aplikazioen berri lehen eskutik jasotzeko.


Hori dena Bilbon, Urriaren 22an, EiTBren egoitzan.


Izen emateak: urriaren 19ra arte.


EGITARAUA:

https://tokikom.eus/jardunaldiak/2018/egitaraua/



Ekitaldiaren datuak