EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Titularretik harago: haurduntza subrogatuaren mitoak eta errealitatea


Martxoaren 5ean, asteartea, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren laguntzaz, kazetari, aditu eta familien topaketa antolatuko dute; aurreiritziak eta estereotipoak alde batera utzita informazioaren egiazkotasunaren eta haurren babesaren alde egiteko

 


Parte-hartzaileak

- Ana Miramontes Roel laguntza bidezko giza ugalketari lotutako problematika juridikoan espezializatutako abokatua, ordezkapen bidezko gestazioa, adopzioa eta enbrioi-ematea barne.

- Beatriz San Román Sobrino, kazetaria eta psikologo soziala, AFÍN taldeko (adopzioak, familiak, haurtzaroak) ikerlaria Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Bere ikerketak familia-aniztasunean eta Espainiako ugalketa-estrategietan oinarritzen dira. Retos proiektuko partaidea da, ugalketa-erabakiak eta laguntza bidezko ugalketa, adopzioa eta subrogazioa jorratzen dituen proiektu bat.

Rocío Núñez Calonge, Biologia doktorea eta laguntza bidezko ugalketan aditua da. Espainiako Ugalkortasun Sozietateko Etika eta Jardunbide Kliniko Onak taldearen koordinatu zuen. 

-Guillermo Lazcoz Moratinos, EHUko Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta Zuzenbidea eta Giza Genoma katedrako ikerlaria.

- Xabier Madariaga Idirin, kazetaria eta laguntza bidezko ugalketa-teknika honen bidez aita izatea lortu duen pertsona.


Moderatzailea: Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoko dekanordea.


Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2019-03-05
  • Ordua: 11:00 - 14:30
  • Lekua: Bilbao - Hotel Ercilla. Ercilla 37-39.
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: EKE-KEE/AVP-CVP
  • Inskripzioa beharrezkoa da: NO