EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

'Sharing society' nazioarteko hitzaldia


Elkarlana ohiko praktika bihurtu da jasan izan dugun Ongizateko Estatuaren gainbeheran. 'Sharing society' nazioarteko hitzaldian elkarlan ekintza ezberdinek gaur egungo gizartean daukaten eragina aztertuko dira Bilbon. Praktika horrek oso testuinguru ezberdinak hartzen ditu barne: Nekazaritza, zientzia, teknologia, elikadura, zaintza, ekonomia edota politika, besteak beste; edo hemen aztertuko direnetariko batzuk: cohousinga edo Wikileaks eta Panamako paperak esate baterako.    

Hitzaldia 'Centro de Estudios sobre la Identidad Colectiva' taldeak (UPV/EHUko Soziologia II saila) antolatu du, ingelesez eta gazteleraz egingo da eta aldibereko itzulpena izango du. 

Mahai ingurua: Bilbao. Hiri irekia eta kolaboratiboa

Asteazkena, maiatzak 22.

Bidebarrietako Liburutegian

Bidebarrieta, 4

Elikadura-burujabetza, etorkinekiko elkartasuna, cohousing-a, hiritar-zientzia, elkarlaneko zientzi laborategia (WikiToki).


Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2019-05-22
  • Ordua: 18:00 - 21:00
  • Lekua: Bilbao - Bidebarrieta Liburutegia, Bidebarrieta, 4, Bilbo
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: 'Centro de Estudios sobre la Identidad Colectiva' taldea (UPV/EHUko Soziologia II saila)
  • Inskripzioa beharrezkoa da: NO
  • Informazio gehiago: https://sharingsocietyproject.org/es/