EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Emakume kazetarien Afari-Tertulia 'Euskal diaspora, euskaldunen sarea nazioartean' María Ángeles Elorzarekin

EGUNEROKOTZEA: Datorren ekainaren 19an 'Euskal diaspora, euskaldunen sarea nazioartean' izenburupean Euskal Kazetarien Elkarteak eta Euskal Kazetarien Elkargoak antolatutako euskal emakume kazetarien Afari-Tertulia atzeratuko da. Laister data berria jakinaraziko dizuegu.


Datorren ekainak 19, asteazkena, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Bilboko Udaletxearen lankidetzarekin, emakume kazetarientzako afari-tertulia antolatuko dute euskal diasporaren inguruan. 

Euskal diasporari buruz hitz egitea atzerriko euskal komunitateetatik, antolatutak edo ez, Euskadirekin harreman estua izaten jarraitzen duten eta gure herriaren ikuspegia era askotako esparruetatik proiektatzen duten Euskadin jaiotako edo euskal familien ondorengoak diren emakume eta gizonei buruz hitz egitea da. XXI. mendean 'sareen' garrantziaz asko hitz egiten da eta, Euskadi, horren herri txikia izanik, euskaldunen sare nabarmena ehundu du munduan zehar.

Oraingo honetan, María Ángeles Elorza, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, diasporaren zeregina eta garrantzia Euskal Herrian azalduko digu, zenbait herritan nola bizi den, zer nolako tamaina duen, nola dagoen antolaturik, zer helburu eta xede lortu nahi dituen eta zer etorkizun duen belaunaldi berriei begira.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/politicians/96-maria-angeles-elorza-zubiria

Solasaldia 20:00etatik aurrera izango da Bilboko Club Deportivon. Menuaren prezioa: 28 euro 

Joan nahi baduzu, idatziguzu info@kazetariak.eus helbidera edo deitu 944106040 telefono zenbakira.


Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2019-06-19
  • Ordua: 20:00 - 23:00
  • Lekua: Bilbao - Club Deportivo - Rekalde zumarkalea, 28
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: EKE-KEE/AVP-CVP
  • Inskripzioa beharrezkoa da: SI
  • Babesleak: Bilbao Udala / Ayuntamiento