EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Mahai-ingurua: Tokiko esparruan egiten den kazetaritza digitala


Abuztuak 26, astelehena, arratsaldeko 19:00etan 'Kazetaritza digitala toki mailan' izenburupeko mahai-ingurua burutuko da Gasteizko Europa Jauregian, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatuta. Iker Rioja (El Diario Norte), Jesús Barredo (Radio Vitoria) eta Olga Jiménez (freelance) kazetari arabarrak eta Aritz Martínez de Luna Alea Astekaria-ko (TOKIKOM) zuzendaria izango dira ekintza honetako parte-hartzaileak.

Guztion artean, kazetaritza digitalaren egoera aztertuko dute, bere egokitzapena tokiko esparrura, zer-nolako beharrak dituen, mota honetako berariazko edukiak, burutzen den trataera informatiboa edota edukiengatik ordainketaren formulari buruzko eztabaida. Gutxi gora behera solasaldiko hirurogei minutu izango dira eta hogeitamar gehiago galderetarako tarteak hartuko du. 

Ideia nagusia beraz, lau aditu eta moderatzaile batekin mahai-ingurua osatzea da eta zenbait galdera egitea adituak erantzun ditzaten. Herritar guztiei irekitako ekintza da, aste osoan antolatuko dierenen modura.


Ekitaldiaren datuak