EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Homenaje a Manu Leguineche

Manu Leguineche Arrazuako (Gernika, Bizkaia) kazetari gogoratuak irailak 28an 78 urte beteko zituen. Horrexegatik, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udaletxearen laguntzarekin, beste behin Manu Leguinecheren bizitza eta lanaren inguruko mahai-ingurua antolatu dute. Bilboko Club Deportivon burutuko da urriak 1ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. 

Hizlariak honako hauek izango dira:


Mariano López. Grupo Zeta taldeko VIAJAR aldizkariko zuzendaria 1996. urtetik, Merezimendu Turistikoari Domina, Mariano López Panorama aldizkariaren erredaktore burua izan zen non Manu Leguinecheren berriemaile berezi bezalako lana koordinatu zuen Bosnian. Izan ere, Leguineche VIAJAR aldizkariaren kolaboratzailea izan zen hainbat hamarkadetan zahar.


Javier Martín Domínguez. Telebistako exkutiboa, kazetaria, nazioarteko korrespontsala eta zinema eta telebistako errealizadorea. Berrogei urte baino gehiagoko eskarmentua dauka, non erantzukizun handiko karguak hartu dituen, hala nola, TVEko zuzendaritza kabinetearen burua eta Idazkari Orokorra, Garapen ete Kanal Tematikoen Zuzendaria, eta Zuzendari Nagusiaren kabinetearen zuzendaria; EFA Europako Zinema Akademiaren kidea; Nazioarteko Prentsa Klubaren kidea; Kazetarien Europako Elkartearen batzordeko kidea eta Telebistako Akademiarena ere, baita zinema jaialdi askoren epaimahaikidea, esate baterako, Mosku, Sarajevo, Documenta Madrid, Gijón, Kataluniako Latinoamerikar Zinema Lleidan, Bartzelonako Cineasia, e.a.

Ekitaldiari hasiera Amaia Goikoetxeak emango dio, Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakariordea eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanordea, eta Marian Galíndez Urquijo, Club Deportivoko presidentea.


Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2019-10-01
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Lekua: Bilbao - Club Deportivo - Rekalde zumarkalea, 28
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: Asociación Vasca de Periodistas - Euskal Kazetarien Elkartea y Colegio Vasco de Periodistas - Kazetarien Euskal Elkargoa
  • Inskripzioa beharrezkoa da: NO
  • Babesleak: Bilbao Udala / Ayuntamiento