EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

'Arrazakeriaren aurkako kazetariak? Prentsa espainiarra eta Ijito Herria' jardunaldia


Datorren urriaren 31n (osteguna), Tratu - Berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako Sareak - Eraberean  'Arrazakeriaren aurkako kazetariak? Prentsa espainiarra eta Ijito Herria' izeneko jardunaldia antolatzen du, Ijito Herriaren sustapen oso eta gizarte partaidetzarako euskal kontseilua, Unión Romaní eta Euskal Kazetarien Elkarteko laguntzarekin. Ekimena Abandoko Udaltegian garatuko da (Elkano kalea, 20. Bilbao), 10:00etatik 11:30etara.

Jardunaldi hau biztanle orokorrari bideratuta dago, baita ohizko komunikabideetan (hau da, irratian, telebistan edo idatzitako prentsan) edota IKTetan (sare sozialetan eta plataforma birtualetan) ijito herriaren inguruko albistetan ematen den tratua aztertu nahi duten pertsonei.

Bertan Juan de Dios Ramírez-Herediak, abokatu, kazetari eta Unión Romaní - Espainiako Ijito elkarteen presidenteak eta Amaia Goikoetxeak, kazetaritzan, soziologian, Politika eta administrazio zientziako lizentziatuak eta Euskal Kazetarien Elkargoko lehendakariordeak hartuko dute parte. 

Moderatzaile: Ramón Motos, Ijito Herriaren sustapen oso eta gizarte partaidetzarako euskal kontseiluko lehendakariordea. 


Informazio gehiago: Eraberean (Biltzen) 944 001900


Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2019-10-31
  • Ordua: 10:00 - 11:30
  • Lekua: Bilbao - Centro Municipal de Distrito de ABANDO (C/ Elcano 20)
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: Eraberean
  • Inskripzioa beharrezkoa da: NO