EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

'Ekonomia zirkularra: betebeharra eta aukera'


Datorren azaroak 22, ostirala, Kazetarien Euskal Elkargoak - Euskal Kazetarien Elkarteak, Ihoberen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, eta Bilboko Udalaren laguntzaz, jardunaldi bat antolatu dute 'Ekonomia Zirkularra: betebeharra eta aukera' izenburupean. Ekitaldia 11:00etatik 13:30etara bitartean izango da Bilboko Burtsan.

Ekonomia zirkularra hondakinak ez sortzea helburu duen eredu sozioekonimoa bezala definitu daiteke, sahiestu ezin daitezkeen horiek deuseztatuz. Praktikan jartzeak klima-aldaketaren eraginari aurre egitea ahalbidetzen du, ingurumenerako onurak laguntzen dituelako, baliabideen erabileraren murizketan, hondakinen ekoizpen txikiagoan, energía-kontsumo txikiagoan, atmosferara isurien murrizketan, e.a.-etan bihurtzen direlarik. 


Planetaren babeserako ekarpen bezala eragile sozial eta ekonomiko guztien betebehartzat hartu daitekeen ingurumen-osagaiaz gain, Ekonomia Zirkularrak produktu, zerbitzu eta negozio-eredu berrien garapenerako baliabide handiak eskaintzen ditu, erakunde eta lurraldeen lehiakortasunaren hobekuntzaren gainean eragina duelarik. 

Aukera handia da gizarte-, ingurumen- eta onura ekonomikoak sortzen dituelako eta lehengaien prezioaren gorabeheraren mehatxuari, eta bere hornikuntzaren kritikotasunari, aurre egitea ahalbidetzen duelako, baita klima-aldaketari ere. 

Jardunaldi honetan gaurkotasunean dagoen eredu ekonomiko honen inguruko esperientzia eta ikuspuntuak egungo egoeraren eta etorkizuneko ikuspegien gainean ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako, bere instituzio-, enpresa- eta gizarte-garapenean zuzenean bereziki dagozkien hiru esparruen  ordezkariak izango ditugu.


Mahai-inguru honetan parte hartuko dute:

Dorleta Guarde (Indumetal Recycling): EHUn Kimikan Lizentziaduna (Polimeroetan Espezializatua). Birziklapenaren alorrean 20 urteko eskarmentua, bere ibilbide profesionala Gaiker Zentru Teknologikoan hasi zuen Ingumen Saileko I+G+B proiektu ugari koordinatuz eta gauzatuz, bai Euskadin eta bai Europan AEEHen esparruan, ibilgailuak euren balio-bizitzaren amaieran (ELV) eta bilgarri eta enbalajeen hondakinetan, besteak beste. 2017tik Indumetal Recyling SAko I+G+b Sailaren arduraduna da. 


Javier Pradini (Emaús Gizarte Fundazioa): Emaús Gizarte Fundazioaren zuzendari nagusia, tamaina handiko hondakinak, AEEHak, ehunak eta etxeko jatorria duten bestelako tresnen berreskuratze eta prestaketa lanetan jarduten duen gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa da. Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Enpresa Elkarteen Federazioko (FAEDEI) sortzaileetako bat eta presidente izan zen, eta 1980. urtetik hondakinen kudeaketan aditu bezala hainbat txosten, jardunaldi eta argitalpenetan parte hartu du. Gaur egun, GK Recycling-eko, Gipuzkoako Berrerabilpenaren eta Birzikletaren Klusterra, Idazkari Nagusia da. Bere ibilbide profesionalean makina bat esker on jaso ditu sektore honetako lana eta ekarpenagatik. 


Ignacio Quintana (Ihobe): EHUn Kimikan Lizentziaduna (1981), Ihobeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ekonomia Zirkularreko arduraduna da. Erakunde honetara 1985ean heldu zen Azpiegituren zuzendari bezala. pestiziden kutsadura konpontzeaz arduratu zen teknikoki, Barakaldo eta Loiuko segurtasun-biltegien eraikuntza zuzenduz, eta baita HCHaren (hexakloroziklohexano) tratamendu kimikorako plantaren eraikuntza ere. Horrez gain, olio eta disolbatzaileen Birziklapen Zentro Aurreratuaren diseinu eta eraikuntza zuzendu zuen (Zamudio). 

Geroxeago, klima-aldaketari, hondakinen minimizazioari, ekodiseinuari, lurzoru kutsatuei eta gisa berekoiei buruzko plan, programa eta tresnak lantzeko zereginetan parte hartu zuen. Hainbat ingurumen-politikako tresnak diseinatu, aktiboki lagundu eta bultzatu zituen, EAEko Ingurumen Esparruko Lehen Programa bezala, teknologia garbien Euskal Zerrenda, Ekobarometro soziala, administrazio-enpresa borondatezko akordioak edota Basque Ecodesign Centerra. Bukatzeko, eremu korporatiboan, 15 urtez arduratu da plangintza estrategikoaren kudeaketa, kudeaketa-plana, bikaintasun-politika eta gisa berekoak koordinatzeaz.


Moderatzailea, Alex Fernández Muerza: Ingumenean espezializatutako kazetari bilbotarra. Hamahiru urtez Consumer Eroski aldizkariaren Ingurumen Kanalaren arduraduna izan zen; Muy Interesante, El País, e.a. bezalako hedabideetako kolaboratzailea; EHUn Kazetaritza Doktorea; eta hainbat kazetaritza sarien irabazlea, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kazetaritza Sari Berezia bezala. Sare sozialei dagokionez, ingurumen-sektorean 'influencer' ospetsua da (Twitterreko kontuan, @ecienciacom, 11.000 jarraitzailetik gora ditu).


Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2019-11-22
  • Ordua: 11:00 - 13:30
  • Lekua: Bilbao - La Bolsa/Burtsa (Calle Jose Mª Olabarri Kalea, 1)
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: Asociación Vasca de Periodistas - Euskal Kazetarien Elkartea y Colegio Vasco de Periodistas - Kazetarien Euskal Elkargoa
  • Inskripzioa beharrezkoa da: NO
  • Babesleak: IHOBE - AYUNTAMIENTO BILBAO UDALA