EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

JARDUNALDIA: 'Zergatik hiltzen dugu? Zer kontatzen digute hildakoek'


Datorren otsailak 25, asteartea, Kazetarien Euskal Elkargoak (CVP-KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (AVP-EKE), Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren (CMB) laguntzaz, jardunaldi bat antolatu dute 'Zergatik hiltzen dugu? Zer kontatzen digute hildakoek' izenburupean. Ekitaldia 19:00etatik 21:00etara bitartean izango da Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Auditoriumaren Bilboko egoitzan.

Ekitaldia Eugenio Domínguez Zapatero doktoreak, Bizkaiko Medikuen Elkargoko idazkariordeak, eta Txuskan Coterón jaunak, Kazetarien Euskal Elkarteko presidenteak eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoak zuzenduko dute, eta Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuko arduradun batek, auzitegiko mediku batek eta psikologo batek parte hartuko dute. Montxo Urraburuk, Euskal Kazetarien Elkarteko bokala, moderatuko du jardunaldia.

Sarrera doan da. Joan nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat info@kazetariak.eus helbidera.

Ekitaldiaren datuak

  • Data: 2020-02-25
  • Ordua: 19:00 - 21:00
  • Lekua: Bilbao - Auditorio del Colegio de Médicos de Bizkaia (Calle Lersundi, 9, 6ª planta) / Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Auditoriuma (Lersundi kalea, 9, 6. Solairua)
  • Hizkuntza: Español
  • Antolatzailea: Asociación Vasca de Periodistas - Euskal Kazetarien Elkartea y Colegio Vasco de Periodistas - Kazetarien Euskal Elkargoa
  • Inskripzioa beharrezkoa da: SI
  • Informazio gehiago: info@kazetariak.eus
  • Babesleak: Colegio de Médicos de Bizkaia - Bizkaiko Medikuen Elkargoa / Bilbao Udala - Ayuntamiento de Bilbao