EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

Americana Film Fest


Orain dela zenbait hamarkada erlatiboki erraza zen arren Ipar Amerikako indie zinema delakoaren jarraipena egitea Sundance bezalako jaialdietan (Coen anaiak, Linklater, Kevin Smith, Soderbergh eta Robert Rodríguez deskubritu dira jaialdi horretan, besteak beste), gaur egun galdera hau egin genezake: non daude orain merkatu handiaz kanpoko pelikula hausle horiek guztiak? Youtubek eta Netflixek gure kontsumo-ohiturak betiko aldatu dituzten sasoiotan (WWWideo killed the radio star), eskertzekoa da Americana bezalako jaialdi batek gogoraraztea zinema ?alternatiboa? oraindik ere bizirik dagoela.

Americana Film Fest, Bartzelonako Ipar Ameriketako Zinema Independentearen Jaialdia, hala nola Sundance, Tribeca eta SXSW (Souy by Southwest, indiearen Meka berria) jaialdietan saritutako film luze, film labur eta dokumental onenen erakustaldia da.

Zergatik ez dira iristen film horiek pantaila jeneralistetara? Zer aldatu da betiko? Ba ote dago modurik etorkizuneko zinema eta ikuslea definituko dituzten izenak eta tituluak, estilo-ezaugarriak, formak eta istorioak aurkit

Ekitaldiaren datuak