EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

AGENDA //

NEST. FILM STUDENTS. Donostiako Zinemaldia.

Nest. Film Students mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, ikasleak, izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren irabazlea hautatuko dute. Bestalde, berariazko epaimahai batek; euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta Orona Saria esleituko du, sailaren laburmetrai berritzaileenari.


Nest. Film Students, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Panavision eta Orona Fundazioa ditu laguntzailetzat eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.

Ekitaldiaren datuak