EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ELKARTEA //

Euskal Kazetarien Elkarteak etapa desberdinak izan ditu, eta horietako gehienetan lurralde bakoitzak bere erakunde propioa eta bere estatutuak eduki zituen. Bilbokoa lehenengoa izan zen, 1922an sortua, Santanderren (maiatzaren 19an) Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa (FAPE) eratu baino lehen. I.Mundu Gerraren ostean, mundua Nazioen Gizarteak zuzentzen zuen eta beste gerra-gatazka bat sahisteko helburuaz jaio zen.

20.hamarkadan, geurea, gizarte polarizatua eta dardartia zen eta elkarteak inolako euskarri ekonomikorik gabe mantentzen ziren eta baita, beren zuzendarien gogoei esker ere. Kazetarien Elkartea sektore editorialarekin eta kazetaritza-informazioarekin ere estuki lotua zegoen. Honen asmoa eta intentzioa bere egoitza gailentzen zuen esaldi eder honekin labur daiteke: "Prentsa Askatasuna inprentaren arte zaindariaren ondorioz jaio zen, jakintzaren eta kulturaren gordailu iraunkorra, eta ?Mirabeauk 1788an esan bezala- jakintsuen kontsolamendu, herrien argia eta tiranoen ikara izan behar du".

Beranduago, Primo de Riveraren diktaduraren ostean, "Hojas del Lunes"ak (Astelehenetako Argitalpenak) jaio ziren, Bilbokoa 1931ko otsailaren 23an, helburu bikoitzarekin: egunkarietako langileak deskantsatzeko eta elkarteko kazetariek astekari bat izan zezaten beren elkartze-grinari bizirautea uzten ziena. Kazetari bilbotarrak euren buruen alde lan egiteko prest zeuden, eta baita prentsa eta "egia" askatasunaren alde, Unamuno bilbotarrak esango zukeen bezala, lan egiteko baita ere. Beti leial Karl Jaspersen esaldi honi: "Herri baten patua, sustatu dezakeen kazetarien kategoriari lotuta dago"

Elkartea, orduko gizarte bizkaitarra bezala, Mario Benedettik zioen "pluralitate plurala"rekin konprometitua zegoen, ideia guztiak errespetatuz, baina, estatutuek zioten moduan (7.artikulua) "alderdikeria politikoa suposatzen duten aukerak baztertuz". Horiek Elkarteko edonolako ekintzetatik, kanpokoa zein barnekoa,  geratzen ziren, non "momentu oro zentzu profesioanala gailendu behar da" eta guztion eta norberaren ideien errespeturik handiena erakutsiz, eta askatasuna eta demokraziaren aldeko defentsa sutsua eginez, barnekoa gutxienez. Horrek ez zuen esan nahi "kazetaritzaren lanbidearen ordezkari, koordinazio, kudeaketa eta defentsa organu" den (2.artikulua) bezala, ez zeudela bere barnean islaturik denek batera Elkartea askatu eta aberasten zuten sektore, komunikabide eta ideia guztiak.

Euskal elkarteak, hain zuzen ere, mantendu ziren ?gerra zibil betean ere- argitalpen askoren ugaritzeari esker eta baita lan egiteko gogotsu zeudenei esker, zeintzuk lehen etapa batean, Goi mailako Eskolak sortu ziren arte, publizistak, idazleak eta editoreak ziren. "Hoja del Lunes de Bilbao" honek (Donostiak berea argitaratu zuen) edizio berezia izan zuen Araba eta Errioxarako, eta diktadura frankistaren urteetan zehar eta baita trantsizio demokratikoan ere, tiradarik haundiena izan zuen, 115.000 ale baino gehiagorekin. "Prentsa konprometitua eta abangoardiako prentsa talde kopuru txikienen parte izan zen", Administrazio Frankistaren kentzearen mehatxupean beti ere. 53 urteren ondoren eta 2.756 aleren ostean, "Hoja" egunkaria itxi zen, beste guztiak bezala, administrazioaren ahalmenak egunkarietako editorialei astelehenetan ere argitaratzera derrigortuta.

"Hoja" itxi zenenan Elkartea ere itxi zen, dirurik ez zeukalako, eta profesionalek euren eguneroko albistegietan edota euren etengabeko irrati edota telebista-saioetan lan egiten zuten esklusiboki. Etapa berri baterako prestaketa eta berrantolakuntza hilabeteak izan ziren zeina ?Bizkaiko Kazetarien Elkartea? izenpean mantendu zen baina gutxira, betidanik samintasunez horitutako Euskal Elkartera pausua emango zuena. Eta horrela egin zen, ez bakarrik aurreko helburuei erantzuteko baizik eta kazetaritza ikasketek Eskolen maila baino altuagoa izan zezaten lortzeko eta  hauek, Informazio/Komunikazio Zientzien Fakultateak izatera heltzeko. Elkarteak, gainera, Heziketa Programa zabala eratu zuen, teknologia berrietarako egokitzapen kurtsoekin eta baita etorkizuneko lanpostuetako aztarnategi kurtsoekin ere. Hauxe, hainbat enpresa eta erakunderen laguntzarekin egin zen, Unibertsitatea (Autonomoa eta Deustokoa) eta BBK Aurrezki Kutxa (Bilbao Bizkaia Kutxa), zeinekin beka programa zabal bat ere egin zen.

Era honetan, heziketa etengabea eta lizentziadun berrien irteera profesionalak sustatzen saiatu zen teknologia berrietarako egokitzapen eta komunikazioaren arloko aurreratze kurtsoekin eta baita beste hainbat gairen inguruko Kurtso eta Jardunaldiekin ere, hala nola Ingurugiroa, Pymeak eta Autoenplegua, Informazio Ekonomikoa, Nazioarteko Harremanak, Internet eta Tekonologia Berriak, Europa, etab. eta baita Justiaziaren inguruko Jardunaldi bereziak ere, profesional adituekin. Kasu guztietan, Elkarteak Europako Kontseiluaren apeuari erantzuten zion: "Prozesu informatiboaren konplexutasuna dela eta, zeina gero eta gehiago teknologia berrietan, arintasunean eta sintesian oinarritzen den, kazetariei heziketa prestakuntza egokia eta intentsiboa exijitu behar zaie"

Web orrialdean Lan Boltsa bat izateaz gain, non egunero programa asko deskargatzen ziren, "Kazetariak" hileroko egunkaria argitaratu zen eta baita beste ale berezi batzuk ere, hala nola Bilboren 70.urteurrenari eskainitakoa zeina Udalak erabili eta munduan zehar hedatu zuen. Aldi berean, askatasunaren eta egiaren defentsa absolutuaren alde eta terrorismo eta erradikalismoaren aurka, beste elkarteen eta erakundeen esker on ugari eta sariak jaso zituen. Eta Elkarteak, ureetan zehar, Elkargoen aldeko apustua mantendu zuen eta hauxe, Eusko Legebiltzarrean 2012ko ekainaren 28an lortu egin zen, hilabete batzuk geroago eratuz, eta Elkartearen izatea errespetatuz, zeinarekin lana, antolakuntza, helburuak eta xedeak partekatzen dituen.

Jose Manuel Alonso, 1999 eta 2006 bitartean lehendakaria


Juntak

  • 1987-1991
Lehendakaria: Antonio Petit Caro
Lehendakari ordea: José Manuel Alonso
Idazkaria: Blanca García-Egocheaga
Diruzaina: Fidel Bikandi
Kontatzailea: Ricardo Abeijón
Bokala: Amalio Roca
Bokala: Begoña Zalbidea
Bokala: David Barbero
Bokala: Iñaki Berasategui
Bokala: Alfredo Alday
Bokala: Joaquín Ortigosa
  • 1991-1995
Lehendakaria: Antonio Petit Caro
Lehendakari ordea: Juan A. López Redondo
Idazkaria: Blanca García-Egocheaga
Diruzaina: Fidel Bikandi
Kontatzailea: María Paz Elejabarrieta Olabarri
Bokala: Salvador Gómez
Bokala: Begoña Zalbidea
Bokala: Javier Urroz
Bokala: Roberto Zarrabeitia
Estatuko Erretiratuen Koordinakundeko Ordezkaria Bizkaian: Eduardo Catania Puente
  • 1995-1999
Lehendakaria: Juan Antonio López Redondo
Lehendakari ordea (1995-1996): Juan José Baños Loinaz
Lehendakari ordea (1996-1999): Alberto Bacigalupe
Idazkaria: Blanca García-Egocheaga
Diruzaina: Fidel Bikandi
Bokala: Juan Luis Bikuña
Bokala: Begoña Zalbidea
Bokala: Salvador Gómez
Bokala: Ernesto Martínez
Bokala (1995-1996): Alberto Bacigalupe
Bokala: Roberto Zarrabeitia
Erretiratutako Kazetarien Ordezkaria: Sara Estévez Urquijo
  • 1999-2003
Lehendakaria: José Manuel Alonso
Lehendakari ordea: Alberto Bacigalupe
Idazkaria: Blanca García-Egocheaga
Diruzaina: Fidel Bikandi
Bokala: Sara Estévez
Bokala: Germán Yanke
Bokala: Javier Hoyos
Bokala: Begoña Zalbidea
Bokala: Gorka de Azaola
Bokala: Luis Manuel Fernández
Bokala: Roberto Zarrabeitia
  • 2003-2006
Lehendakaria: José Manuel Alonso
Lehendakari ordea: Alberto Bacigalupe
Idazkaria: Blanca García-Egocheaga
Diruzaina: Fidel Bikandi
Bokala: Sara Estévez
Bokala: Javier Hoyos
Bokala: Begoña Zalbidea
Bokala: Gorka de Azaola
Bokala: Luis Manuel Fernández
  • 2006-2010
Lehendakaria: Lucía Martínez Odriozola
Lehendakari ordea: Amaia Goikoetxea
Idazkaria: Juan Manuel Gutiérrez
Diruzaina (2006-2008): Verónica Portell
Diruzaina (2008-2010): Nico Del Val
Bokala: Aitor González Moriyón
Bokala: Aitor Guenaga
Bokala: Amaia Urkia
Bokala: Álvaro López de Goikoetxea
Bokala: Arantza Lezamiz
Bokala: Pedro García Larragán
Bokala (2008-2010): Charo Adeliño
  • 2010-2014
Lehendakaria: Lucía Martínez Odriozola
Lehendakari ordea: Amaia Goikoetxea
Idazkaria (2010-2012): Verónica Portell
Diruzaina: Aitor González Moriyón
Bokala: Charo Adeliño
Bokala: Aitor Guenaga
Bokala: Arantza Lezamiz
Bokala: Carmen Larrakoetxea
Bokala: Nico Del Val
Bokala: Jöel López Astorkiza
Bokala (2010-2012): Juan Manuel Gutiérrez
Bokala (2010-2012): Jorge Ibeas
Bokala (2012-2014): Dicky del Hoyo
Bokala (2012-2014): Txuskan Coterón
  • 2014-2018
Lehendakaria: Txuskan Coterón
Lehendakari ordea: Arturo Trueba
Idazkaria: Nekane Vado
Diruzaina: Juan Manuel Gutiérrez
Bokala: Montxo Urraburu
Bokala: Ernesto Ubierna
Bokala: Nekane Lauzirika
Bokala: Víctor Solís

Jasotako sariak

  • 1998 ARGENTARIA SARIA

Bizkaiko Kazetarien Elkarteari eta Nazioarteko Prentsa Bulegoari.

Prentsa idatziko lanik onena

  • FEKOOR SARIA 2014
Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa diten Bizkaiko Pertsonak
  • EUSKADIKO ERRETINOSI PIGMENTARIOKO GAIXOEN ELKARTEA - EUSKAL IKERKETA FONDOA – RP

Euskadiko hedabide eta kazetarien ordezkari gixa

Gure lanari emandako babes eta zabalkundeagatik.

  • BIHOTZA SARIAK 2015

Bihotza Komunikazioa

Bihotz aparta duten Erakunde eta Profesionaleentzako komunikabideen Sariak bederatzigarren edizioa burutzean komunikabide honek izan duen ardura, la neta konpromisoaren onarpenenean.
  • BIHOTZA SARIAK 2016

Bihotza Komunikazioa

Bihotz aparta duten Erakunde eta Profesionaleentzako komunikabideen Sariak hamargarren edizioa burutzean komunikabide honek izan duen ardura, la neta konpromisoaren onarpenenean.