EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

BATU
ZAITEZ //

Bazkidetu

FAPEren estatutuen arabera Kazetarien Erregistro Profesionalera sarbidea izango dute eskatutako titulazioa (edo goragoko ziurtagiri akademikoa) dutenek, beti ere akreditazioa kazetaritza edota komunikazioko fakultate batek ematen duenean, Espainiako zein Nazioarteko unibertsitatea izanda ere. Horiek bakarrik jasoko dute prentsa txartel homologatua.

Inskripzioa egiteko, ezinbestean, Prentsa elkarte edota federatutako beste elkarteen bidez eskatu beharko da ondorengoak aurkeztuz:

  • INSKRIPZIO ESKAERA
  • UNIBERTSITATE TITULUA EDOTA BALIOKIDEA
  • NAN MOTAKO ARGAZKIA
  • NORTASUN AGIRIA
  • CURRICULUM VITAE

FAPE txartelak Nazioarteko Kazetarien Federakuntzako (FIP) agiria lortzeko prestatuta dago, baita 120 herrialdetan eskaintzen dituen erraztasunak lortzeko ere. FIP txartela eskatzeko elkarteen bidez egin behar da.

Inprimakien deskarga

Hemen dituzue FAPEren txartela berritzeko zein egiteko beharrezkoak diren inprimakiak.

Kidetu

Kazetarien Euskal Elkargoaren Legearen arabera, Euskadiko Kazetarien Erregistro Profesionalera sarbidea izango dute eskatutako titulazioa (edo goragoko ziurtagiri akademikoa) dutenek, beti ere akreditazioa kazetaritza edota komunikazioko fakultate batek ematen duenean, Espainiako zein Nazioarteko unibertsitatea izanda ere. Betiere, profesionalak Euskal Autonomi Erkidegoan bizi, jaio edota lan egiten badu.

Inskripzioa egiteko, ezinbestean, Kazetarien Euskal Elkargora jo beharko da era telematiko edota presentzialean ondorengo dokumentazioa aurkeztuz:

  • INSKRIPZIO ESKAERA
  • UNIBERTSITATE TITULUA
  • NAN MOTAKO ARGAZKIA
  • NORTASUN AGIRIA
  • CURRICULUM VITAE

Kazetarien Euskal Elkargoa Legebiltzarrak argitaratutako Legearen aginduz sortu zen. CVP-KEE da Euskadin dagoen erakunde profesional bakarra, komunikazioaren sektorean, Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren babes legala eta aitorpena duena.

Inprimakien deskarga

Hemen dituzue Euskal Kazetarien Elkargoko kide izateko beharrezko inprimakiak.

Kuotak

Elkarterako sarbide kuota 30€. Elkargorako inskribatze kuota 30€.

Elkarte zein Elkargoko hileroko kuotak 10€koak dira, bakoitza, eta hilabetero, hiruhilabetero (30€), seihilabetero (60€) edota urteko (120€) ordaindu ditzazkezu.

Kuota promozioa

Elkargo zein Elkarteko kide egin zaitez inskribatze kuota bakarra, 30€, eta hileroko kuota bakarra, 10€, ordainduz bi erakundetan izena batera emanda.

Horrela Euskal Kazetarien Elkarteak zein Kazetarien Euskal Elkargoak zein FAPEk eskaintzen dituen abantailez gozatuko duzu (deskontuak, lan-poltsa, formazioa, nazioarteko txartelaren kudeaketa erraza, e.a.)

Langabetuentzako murrizketak

Langabeek inskripzio kuotaren 30€ak ordainduko dituzte bakarrik, ondorengo urtean hileroko kuotetara salbuetsita egongo dira. Urtea igarotakoan hasiko zaie kuota kobratzen.

BATU ZAITEZ

Bazkidetu
Kidetu
Bazkidetu eta kidetu
FIP
Ikasleak
Berriztatu
FITXATEGIAK ATXIKITU
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Subiendo archivo...
Baimena ematen diet AVP-EKE/CVP-KEEri beraien nahi duten informazioa helarazteko bai posta elektroniko bidez, zein beste bideetatik. Baita publizitatea duen informazioaren kasuan ere, edozein unean atzera bota dezakedalako baimena.