EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

EGUNGO ZUZENDARITZA //

Dekanoa

Txuskan Coterón

Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bilbao Exhibition Centre nazioarteko erakusketa azokako komunikazio zuzendaria da. La Gaceta del Norte, la Voz de Euskadi, Euskal Motor aldizkarian eta Cinco Días egunkarian egin du bere ibilbide profesionala.

Dekanordea

Amaia Goikoetxea

Kazetaritzan, Soziologian, Zientzia Politikoetan eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn. SER irratian hasi zuen bere ibilbidea eta oposaketak gaindituta Eusko Jaurlaritzan sartu zen kazetari. Prentsa aholkularia izan da legegintzaldi askotan, egun Kultura Sailean diardu.

Idazkaria

Arturo Trueba

Informazio Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn. La Ría de Ocioren sortzaile eta zuzendaria. 1991tik Radio Popularreko kolaboratzailea La Flor de la Canela tartean eta Bizkaiako hiriburuko Udal aldizkariko, "Bilbao"-ko, kolaboratzailea. Tarteka, gizarte arloko kronista DEIAn, 1996tik 2012ra kulturan, aisian, ekonomian, zezenketak eta Athletic ataletan. Beste zenbait arlotan ere jardundakoa: Zinema laburraren eta dokumentalaren jaialdiko komunikazioan (1991), Barnaval, Bilboko artisautza feria, Bizkaia Press, ...

Diruzaina

Nekane Vado

Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetaritza arloan, UPV/EHUn (Euskadiko kazetarien lehen promozioan). DEIAn jardun du 12 urtez atal desberdinetan, baina erredakzio lanetan. Ekonomian jardun zuen denbora batez. Enpresa Kudeaketako Masterra egin ondoren bere enpresa propioa sortu zuen eta bere bezero diren enpresen aholkularitza fiskal eta laborala eramaten du. Enpresen komunikazioa, marketinga eta aktibitatea kudeatzen saiatzen da. Egun, gizarte sareetan eta marketing digitalean ere jarduten du.

Vocal

Nekane Lauzirika

Informazio Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn.DEIAN erredaktorea da, eta El Médico, Emakunde eta El Médico interactivo (on line aldizkarian) hedabideetan jarduten du. Radio Euskadiko igande goizetako tertulietan jardun du, baita Radio Popular de Bilbaon 8 urtez. Sari ugari jaso ditu: Buru eta lepoko kantzerraren dibulgaziora saria (2013), Osteoporosiaren inguruko informazioari nazio saria (2001), Emakunde saria (1993 eta 1998)... Berak argitaratutakoak dira: África en el corazón de la pobreza, El continente de las mujeres y los niños (1994); Mirando al futuro con ojos de mujeres: de México a Pekín pasando por Nairobi; Cumbres internacionales sobre la mujer (1996) eta Soy Vasco/Euskalduna naiz (2004).

Bokala

Víctor Solís

UPV/EHUn kazetaritzan lizentziaduna eta Kirol Kazetaritzan masterra (CES). 2012 eta 2013 bitartean Madrilgo SER irratian egon zen kiroletako sailean, aurrez, Castroko SER irratian ACT liga eta Kontxako Estropaden emanaldietako esatari. Egun www.futsaltactic.es webean, Futsaleko ekipo teknikoaren Espainiar selekzioaren webean, kolaboratzen du.

Bokala

Alex Silva

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna Mondragon Unibertsitatean. Irratirako lokuzioan aditua eta community management and social marketin arloan espezializatuta. Komunikazio korporatiboan ere ba du formazioa. Komunikazioaren alor desberdinetan jardun du lanean: irratia, telebista, prentsa, instituzio komunikazioa... Egun arlo askotan ari da eta egunkari zein aldizkari anitzetan kolaboratzen du.

Bokala

Carmen Larrakoetxea

Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bere ibilbidea Vascopress agentzian hasi zuen eta VK Comunicación eta Cinco Días egunkaritik psatu ondoren El Economistaren Euskadiko delegatua da.

Bokala

Daniel González

Kazetaritzan lizentziaduna da UPV/EHUn. El Correo Araban jardun ondoren, egun EFE agentzian lanean ari da. Kazetarien Euskal Elkargoko bokala da 2015eko martxotik. Kazetaritza lanak eta literatura partekatzen ditu.