EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

EMAKUMEEN ALDARRIKAPENEN ALDEKO MANIFESTUA MARTXOAK 8

Martxoak 8 dela-eta, eta gizonek dituzten eskubide berberen atzetik hainbeste urtetan milaka emakumeen borrokaren oroitzapena aurrean izanda, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, egun honetan burutuko diren manifestaldi, mobilizazio, lanuzte eta martxak direla bide, erabateko elkartasuna adierazi nahi dute, emakume/gizon berdintasun osoa lortzeko aurrerapausuak ematearren.  

- Gure ingurunean emakumea/gizon lege-berdintasuna ia atzeman dugula pozten gaituen birtatean, eguneroko bizitzan mantentzen den benetako desparekotasuna isilarazi ezin dugulako. 

- Objektibotasunez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunen falta irabazi beharreko borroka delako. 

- Famili-esparruan, etxeko lanen arduradun nagusia emakumea delako oraindik ere, seme-alaben, nagusien edota gaixoen zainketaren arduraduna hain zuen ere. Eta eginkizun hauek gauzatzean ez dagoelako desparekotasunik, hura nahi izatea aukeratzeko ahalmenean baizik, eta gainera hau ere lana dela aitortzen ez delako. 

- Ikasle hobeagoak izanda eta kalifikazio hobeagoak lortuta, emakumeen ibilibide profesionalak motzagoak eta disdira gutxiago izaten dutelako, lokatzezko zorua eta kristalezko sabai nabariekin. 

- Bikotea izateak, haurdun egoteak edota seme-alabak eukitzea emakume bat kontratatzeko oraindik ere alde negatiboa delako. 

- Lan feminizatuak (maiz era eskasagoan ordaintzen direnak) eta maskulinizatuak daudelako, joera zuzentzeko itxurarik ez duena. 

- Lan berbera izanda oraindik ere badirelako emakume asko soldata gutxiago eskuratzen dituztenak. 

- Emakumeen agerpena gizarte eta politika erabakitze-postuetan, eta batez ere, empresa, eta finantza eremuetan, populazioaren erdira legokioke baino askoz txikiagoa delako. 

- Genero-indarkeriaren aurkako legea izanda, ankerkeri, tratu-txar, sexu-abusu eta erasoengatik jasotako milaka salaketek emakumeak bekatari jarraitzen dute izaten gehiengo nabarmena. Eta desparekotasunaren gailurrean, emakumeak izateagatik euren bikotekide edo ohien esku erailak izan diren dozenaka emakumeak. 

- Sexu-esplotazioa, prostituzioa eta salerosketa emakumeak bekatari eta biktima nagusi izaten jarraitzen dutelako. 

- Gure herrian borrokak hainbat eskubide lortu baditu ere, badira herriak non emakumeak oinarrizko eskubideak aitortuak ez dituen, hala nola, hezkuntza, ezkontza askea edota legearen aurreko gizarte berdinatsuna. 

- Eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiago duena, oraintxe zenbait talde politiko nahiz sozialak emakumeek lortutako eskubideak indargabetzea proposatzen dituzten bitartean, desparekotasun maila batera berriro eramatearren, EKE-k eta KEE-k, derrigorrezkotzat hartzen dute feminismo kolaboratiboaren alde egitea lortutako eskubideen bermeagatik.  

- Feminismo gizonen aurkako mugimendua ez delako, emakumea izateagatik emakumea menpean jartzen duen matxismoaren kontra baizik. 

- EMAKUMEEN ESKUBIDEAK GIZA ESKUBIDEAK ERE BADIRELAKO.


Bilbon, 2019ko martxoak 8

Kazetariak