EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

BasqueDokFestival ekitaldiaren II. edizioa


BasqueDokFestival 2019, BlackKamera argazkilaritza eskolak UPV-EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin batera antolatzen duen ekitaldia, ekainaren 21etik 23ra izango da eta argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko izen handiak ekarriko ditu Bilbora.

Euskadiko argazkilaritza dokumentalaren nazioarteko festibalaren bigarren edizioan Cristóbal Hara ('Vanitas' edo 'Autobiography' liburu sarituen egile txalotua eta 2019ko BasqueDok Sariaren irabazle), Darcy Padilla (Estatu Batuak, 3 World Press Photo sarien irabazle), Martín Weber (Txile/Argentina), Daro Sulakauri (Georgia) eta Lua Ribeira (Ingalaterran bizi den galiziarra, Magnum agentzia) izango dira.

Gonbidatuen zerrenda Mikel Ayestaran gipuzkoarrak, Bieke Depoorter belgikarrak (Magnum agentzia), Alemanian bizi den Carol Körting kolonbiarrak eta Sofía Moro espainiarrak osatzen dute.

Gonbidatuen hitzaldiez gain, BasqueDokFestival-aren programak eskola magistralak eta tailerrak barneratu eta hiru beka eskainiko ditu, hiritar guztiei irekitako jarduerak gehitzeaz gain: Golem-etan izango den 'El silencio de la guerra, DAMASCO' dokumentalaren aurkezpena edo Itsas Museoaren kanpoan mikro dokumentalen proiekzioak, adibidez.


Ixone Sádaba-k, bigarren urtez jarraian ekitaldiaren komisarioa, zera dio BasqueDokFestival-eko egitarauari buruz: 'Feminista, iraultzailea, kutsakorra eta kutsatuta, bigarren edizio honetan ahots marjinatuei, isilarazitakoei oihartzuna ematen dien argazkilaritza dokumentalari protagonismoa eman nahi izan diogu, baita askotan arrakastaren mugetan kokatzen den autore-lan pertsonal eta ausartari ere.

Argazkilaritzan, bizitzan bezala, ez bait daudelako akatsak, hautatu beharra baizik. Horregatik, festibalaren bigarren edizio honetarako autoreek bide oso pertsonalak hartzeko ausardia eskatu duten lanak azaltzea nahi izan dugu.

HIESaren biktimak, drogarenak, ahots latinoamerikarrak, hiltzera zigortuak, egia deserosoak eta inposatutako isiltasuna, bizimodu eskasak eta kutsatutako odola? baina baita barne-barneko benetako istorioak, irudi iraultzaileak, sormen kutsakorra eta arrisku imitaezina ere. Argazkilaritza-epidemia', gaineratu du Sádaba-k.


Kazetariak