EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

KEE eta EKEk Bilbon ospatutako SEP-en XXV.Nazioarteko Biltzarran izan ziren

Maiatzaren 30 eta 31an Bizkaia Aretoan ospatu zen SEP-en (Sociedad Española de Periodística) XXV. Nazioarteko Biltzarra, UPV-EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta SEP-ek berak antolatuta, urteoro biltzen den foro espezializatu eta erreferentziazkoa, jardunean dabiltzan profesional,ikertzaile eta prestatzaileak kazetaritza etengabe hobetzeko aukeren inguruan dituzten aditu ikuspegiak bateratzeko, kontuan hartuta ahalegin handia eskatzen duen lanbide hau askotariko hiperkonexioen testuinguru batean gauzatu, analizatu eta irakatsi behar dela.  

'Kazetaritza hiperkonektatuaren aukerak eta arriskuak', izenburupean, kazetaritzak gaur egungo eszenatoki mediatikoan duen garrantziaren inguruan hausnartzen jarraitu nahi da bertan, kontuan hartuta askok disruptibo gisa definitzen eta sentitzen dutela eszenatoki hori. 

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak kongresuaren kolaboratzaileak izateaz gain, 'Berrikuntza, lehiakortasuna eta ekintzailetza: aukerak eta arriskuak Espainiako hedabideentzat' izenburupeko hedabideen sektoreko adituen mahai-inguruan ere parte hartu zuten, Txuskan Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoak moderatuta. Fernando Belzunce -Vocento-, Alfredo Casares -Diario de Navarra-, Miriam Hernanz -RTVE-, Patricia Gosálvez -El País-, Lontzo Sainz -EITB- izan ziren euren hedabideetan inplementatutako saiakuntzei, eragozpenei, posibilitatei eta berikuntzei buruz hitz egin zuten bost kazetari adituak, ikuspegi desberdinetatik.

Kazetariak