EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Zuzendaria


'Zuzendaria' liburua irakurtzen bukatu berri dut, non David Jiménez kazetariak El Mundo egunkariko erredakzioaren arduradun bezala bere urtebeteko esperientzia kontatzen duen. Aldi batean irakurtzen da eta gorputzaldi txarra uzten dizu. Kazetariak dena kontzen du, berak denboraldi horretan pentsatzen, antzematen, sentitzen eta uste duen gertatzen diren gauzak, bederen. Bitxia da irakurtzea nola azaltzen duen paragrafo gutxitan eta sakontsaun eskasarekin, nola erabakitzen duen berak inoiz pentsatu ez duen lanpostua betetzen onartzea, are gehiago, ez du ulertzen zergatik bera aukeratu duten. Hitzematen zaizkion hiru arrazoirengatik besterik ez du onartzen: enpresaren babesa, bere plana aurrera eramateko denbora, eta, baliabideak, jakina.

Istorioa aurrera doan ahala, ez da premisa hauetako bat bera ere betetzen. Gutxi balitz, erredakzio nagusitik hogei urte baino gehiago aldenduta bizi izan den korrespontsala izan da, non lankide bakan batzuk ezagutzen dituen eta pribilegio eta asmoak ezarrita dituzten gizakien artean agertzen den estralurtar baten moduan hartzen duten. Dirudienez, David Jiménez goranahien zirku horretan sartzen da, ezkutzatzaileak, erredakzio zekenak eta ekaitzetan beti ur gainean mantentzen diren kortxoak. Kazetari bakar batzuk besterik ez dira salbu, berrietako bilatzaileak, eta bere buruan informazioa, atal berriak, gehigarriak eta tresna digitalak eguneratzeko momentuan konfidantza izan zuen baten bat, eragin informatiboa galdua zuen hedabide batean. 

Hala ere, El Mundoko zuzendari ohiak bi pertsonaien aurka egiten du bereziki. Alde batetik, 'Itxurosoa' izendatzen duen kazetari beteranoaren inguruko desengainua azaltzen du, baita sineskortasuna, emakumearengan konfidantza osoa daukalako hurbiltzen den bakoitzean. Egileak bere zuritasuna aurpegiratzen dio, bere iritzi bikoitzak, eguzkia nondik irtetzen den moduan aldatzen direnak, eta kontrajarriak momentuaren arabera.

David Jiménezek errudun nagusitzat seinalatzen duen beste pertsonaia, ez bakarrik salmenten beherakadagatik edota promestutako babes, baliabide eta denbora faltagatik, baizik eta kazetaritzaren egungo egoeragatik orokorrean: sinesgarritasun falta, lerrokadura botere faktikoekin (politikoak, ekonomikoak eta sozialak), autozentsura informatiboa, labur esanda, botere horiei guztiei informazioa saltzeaz, editorea da (El Cardenal)..

Ziur nago David Jiménezek kontatu duena egia dela. Egia da ere hedabideak, ez bakarrik egunkariak, 'babesleen' bila lotu direla biharamunean kioskoetara, uhinetara edota kabletara irten ahal izateko. Eta kazetari batzuk euren 'arima' saldu dutela asmo pertsonalengatik, kasurik okerrenean, edo bizirik iraun eta fakturak ordaintzeko lanpostua mantentzeagatik. 

Baina askoz okerragoa da ohartzen garenean hau guztia hiritarrari berdin zaiola. 'Euren' informazioa besterik ez dute jaso nahi. Euren pentsatzeko modura eta nahietara egokituta dagoena.

David Jiménez inuzente izateari utzi dio eta amorruz, minaz eta sosegurik ezaz beteriko liburua idatzi du. Korrespontsal moduan ibilitako urteak, non gizonak gudetan 'ezergatik' hiltzen duten, ez dirudi etsipen nahikoa ekarri diotela gizakien izaeragatik. Etxera itzuli behar izan du hura ezagutzeko. Oso gogorra izan behar izan du harentzat. Oso gogorra da guztientzako.


Txuskan Coterón