EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Magis Iglesias kazetariarekin afari-topaketa

Uztailak 22, astelehena, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Bilboko Udaletxearen lankidetzarekin, afari-topaketa antolatuko dute  Magis Iglesias kazetari ezagunarekin, non bere azken librurua 'Fuimos nosotras. Las primeras parlamentarias de la democracia', martxoak 5ean argitaratua, aurkeztuko digun. 

Liburuak, besteak beste, Carlota Bustelo, María Teresa Revilla, Belén Landaburu, Dolores Ibarruri, Victoria Armesto edo Dolors Calvet bezalako hamahiru protagonisten lekukotasunak biltzen ditu, eta demokraziaren hastapenetan parlamentariak izan ziren emakume horiei guztiei omenaldia egiten die berdintasunaren eta askatasunen finkapenean oinarrizko eginkizuna burutu zutelako. 

Solasaldia, publiko guztiari irekita, 20:00etatik aurrera izango da Bilboko Club Deportivon. Menuaren prezioa: 28 euro. 

Joan nahi baduzu, idatziguzu info@kazetariak.eus helbidera.


Kazetariak