EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak tokiko esparruan egiten den kazetaritza digitalari buruzko mahai-ingurua antolatu dute


  • Abuztuaren 26tik 30era Gasteizen burutuko diren 'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldien parte izango da.
  • Iker Rioja (El Diario Norte), Jesús Barredo (Radio Vitoria) eta Olga Jiménez (freelance) kazetari arabarrak eta Aritz Martínez de Luna Alea Astekaria-ko (TOKIKOM) zuzendaria izango dira ekintza honetako parte-hartzaileak.
  • Gaurko gaiak aztertuko dira jardunaldiotan, hala nola uraren krisia, Ekialde Ertaina, populismoak eta 'fake news' direlakoak.


Abuztuak 26, astelehena, arratsaldeko 19:00etan 'Kazetaritza digitala toki mailan' izenburupeko mahai-ingurua burutuko da Gasteizko Europa Jauregian, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatuta. Iker Rioja (El Diario Norte), Jesús Barredo (Radio Vitoria), Olga Jiménez (freelance) eta Aritz Martínez de Luna (Alea Astekaria, TOKIKOM) profesional arabarrak izango dira ekintza honetako parte-hartzaileak.

Guztion artean, kazetaritza digitalaren egoera aztertuko dute, bere egokitzapena tokiko esparrura, zer-nolako beharrak dituen, mota honetako berariazko edukiak, burutzen den trataera informatiboa edota edukiengatik ordainketaren formulari buruzko eztabaida. Gutxi gora behera solasaldiko hirurogei minutu izango dira eta hogeitamar gehiago galderetarako tarteak hartuko du. 

Ideia nagusia beraz, lau aditu eta moderatzaile batekin mahai-ingurua osatzea da eta zenbait galdera egitea adituak erantzun ditzaten. Herritar guztiei irekitako ekintza da, aste osoan antolatuko direnen modura.

Izan ere, mahai inguru hau Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldien baitan burutuko da Arabako hiriburuan. Abuztuaren 26tik 30era arte, kazetariek, prentsa-argazkilariek eta berriemaileek gaurkotasun informatiboa aztertuko dute, hala nola uraren krisia, Ekialde Ertaina, populismoak eta 'fake news' direlakoak.

Ospe handiko kazetariak eta prentsa-argazkilariak etorriko dira Kazetaritza, bertatik bertara jardunaldien zazpigarren ediziora, informazio mota horretan esperientzia luzea dutenak: Pedro Armestre, Mónica García Prieto, Jesús Nuñez Villaverde, Sandrine Morel eta Karlos Zurutuza.

Kalean bertan Pedro Armestre prentsa-argazkilari galiziarraren argazki-erakusketa jarriko da, 'Haurren ezkontzak' izenburuarekin. Sierra Leonako hegoaldeko neska eta emakumeen egoera ikusarazi nahi du erakusketak. Gasteiz hiribidean ikusi ahalko da, Europa biltzar jauregiaren ondoan, abuztuaren 12tik irailaren 1era arte.


KAZETARITZA BERTATIK BERTARA Jardunaldietako liburuxka


Kazetariak