EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Jardunaldia: Rocka eta kazetaritza: maitasuna, gorrotoa eta tintazko ibaien arteko harremana


Datorren irailaren 17an, asteartea, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, Bilboko Udaletxearen laguntzaz, jardunaldi bat antolatu dute 'Rocka eta Kazetaritza: maitasuna, gorrotoa eta tintazko ibaien arteko harremana' izenburupean. Ekitaldia 19:00etatik aurrera izango da Bilborock Aretoan, Bilbon.

Publikoari irekitako mahai-ingiru honetan, musika hedabideak publizitatea edo kazetaritza egiten ote dugun argitzen saiatuko gara, eta web orrialdeen eta podcast-en ugaritzea, komunikabideen eta kontzertu antolatzaileen eta diskoetxeen arteko harreman nekeza (edo ez), emakumearen papera musika-kazetaritzan zein rock-ean edo toki mailako 'eszena' baten izateaz bezalako gaiei buruz arituko gara. 

Mahai-inguru honetan parte hartuko dute: 

  • Iker Bárbara. Bilbotar musika zale amorratua, 2012tik Zarata aldizkariaren arduraduna da, Euskadi, Nafarroa eta Errioxako Mondo Sonororen edizioa, alegia. Ohiko epaimahaikidea musika lehiaketetan (Bilbo Hiria, Musiketxeak, San Adriángo Sariketa, Rockein, BBK Soinu Berriak?) eta, bigarren urtez jarraian, EHMBE-ko (Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea) Musika Urtekaria kudeatzen du. Apirilean proiektu berri bati ekin zion, Basques On Decks, Euskal Herria eta inguruko musika hedabidea DJ kulturaren inguruan. 
  • Ibai Villapún kazetaritzan lizentziaduna da EHUn. Basauritarrak ETBko Albistegi eta Kirolen erredakotore gisa hasi zuen bere ibilbidea (2001-2004), geroxeago Last Tour kontzertu eta festibalen promotoran prentsa burua izateko (2005-2015). 2005eko urtarrilatik 2006ko martxora arte Mondo Sonoro aldizkariko koordinatzailea ere izan zen, Euskal Herriko edizioan. 2015etik BIBA komunikazio agentziaren koordinatzaile nagusia da eta azken urtetan komunikazio aholkularia (izan) da zenbait proiektuetan. 
  • Cristina Álvarez musika eta irratiarekin zerikusia duen guztiarekin beti bizi den kazetaria da. Irrati-etxe ezberdinetan lan egin du bere ibilbide profesionalean denetarik eginez, Vinilo FM-n Play Rec irratsaioa bezala, baina gaur egun Onda Vascan dihardu. Buenavista Metal Fest-eko antolakuntzari laguntzen dio ere, eta era askotako musika estilo gustoko baditu ere, ez du uste rocka bezalako benetakoagorik dagoenik ezarritako arauak zalantzan jartzen dituelako zintzotasun eta adimenarekin aditzera emanez. 
  • Dani Álvarez. Radio Euskadin Boulevard albistegia hamar urte zuzendu eta aurkezten daramatzan kazetaria. Bere ibilibide profesionalean ETBko programak eta beste hedabideetarako kolaborazioak ere daude. Rock gogorraren zalea, garai ezberdinetan MetalBitácora blogean idatzi zuen hamaika iruzkin, kronika zein diskoen eta kontzertuen kritikak batuz. Irratian ere astean behin heavy metalari buruzko 'El bueno, el feo y el malo' irratsaioa aurkezten du. Zilarrezko Antena, EuroBasque Saria eta FORTAren urteko programa onenari sariak jaso ditu. 

Moderatzailea: Sergio Martínez, Kazetarien Euskal Elkargoko - Elkarteko bokala, Candela Radio Bilbao irratiko Rock Bidea programaren esataria eta zuzendarikidea eta Bilbo Hiriko Pop-Rock Lehiaketaren epaimahaikidea. 

Harremana: Sergio Martínez  617928902  sergio.ms.urioste@gmail.com


Kazetariak