EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Eztabaidak

2019ko apirilean Atresmedian izandako telebista-eztabaida. Argazkia: Juan Medina (REUTERS).

'Kazetariak' aldizkariaren auerreko alean esaten nuen bezala, baditugu, berriro ere, hauteskunde orokorrak. Eta hauek mugitzen duten bolada mediatikoa ere gurekin izango dugu berriz. Alderdi bakoitzeko komunikazio taldeek nor bere hautagaiaren mintzaldiak, gaiak eta testuak prestatzen hasiak dira, ziur aski. Dena egokia eta oso klasikoa, baina kontua da oraingo honetan ez dugula ia denborarik izan aurreko hauteskunde kanpainia ahazteko. Uste dut, alderdi politikoen komunikazioaren alde ezberdinak hedabideekiko, azken hauek bozgorailu izan daitezen eta hiritarrengana iris daitezen, antza handiegia izango dutela aurreko hauteskundekoekin. 

Hala ere, badirudi PSOE, kasu honetan bere hautagai nagusia Gobernuaren presidentetzarako, Pedro Sánchez, irakaspena ikasi duela 'Telebista-eztabaida' gaiaren inguruan. Gogoratzen baduzue, aurreko hauteskundeetan etengabeko polemika sortu zen eztabaidak nolakoak izan behar ziren, noren artean (bi, hiru edota lau haugai), zein hedabidetan eta zeinek gidatua edota zenbat aurkezlek moderatu eta aurkeztu behar zituzten gaiak emanaldian zehar. Honi guztiari buruz. Gaiak PSOE izan zuen 'urakanaren begian' hainbat astetan zehar. Ustez onartzen zutenaren hitza jaten zuen. Non, noiz eta norekin inguruko istorio hori, hiritarrei botoa nori eman erabakitzeko aurreko egunean helarazi eta eztabaidatu behar ziren gaiak baino garrantzitsuagoa zen (ustez, hori da inpaktu mediatiko hauen helburu nagusia). Azkenean bi izan ziren, bata telebista publikoan eta bestea Atresmedian. Alderdiek izandako mesfidantza guztien ostean hedabideekiko, bai sinestezina, egitea onartu zuten. Eta ez zen ezer gertatu. Beno, horietako inork ez zela aitzindari izan bere ordu tartean.

Oraingo honetan jarduneko gobernuaren alderdiak argi utzi du, hasieratik, bere Madrilgo zerrendaburuak eztabaida bakar batean hartuko duela parte, RTVE-n antolatuko den horretan. Badirudi orain argi dutela, behintzat. Asko geratzen da azarora arte, dena den. Ikusiko dugu. 


Txuskan Coterón