EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Begira sareak emakumeen kontrako indarkeriaz informatzean dauden muga juridikoei buruzko jaurdinaldiaren laburpena

Pasa den irailak 26 komunikabide eta publizitate agentziek osatzen duten Begira Sarearen hamargarren bilera ospatu zen Bilbon. Emakundek bultzatuta, komunikabide eta publizitate ez sexista baterako autorregulaziorako kodea ezartzeko sortu zen Begira Sarea. Jardunaldira Kazetarien Euskal Elkargoa bertaratu zen baita hainbat hadabidek ere: EITB, Cadena SER, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Cope, Tokikom, Begitu Aldizkaria, Anboto Astekaria, Goiena Komunikazio Taldea, Berria, El Correo edo Gara. Izaskun Landaida, Zuriñe Elordi, Josune Ortiz, Socorro Álvarez eta Maider Gorroño, Emakunderen aldetik ere han izan ziren, baita Lucía Martinez, Begira Batzordekoa, ere.


Izaskun Landaida Larizgoitiak, Emakundeko zuzendariak, bilerari hasiera eman zion eta geroxeago  Ixusko Ordeñana Gezuragari, Zuzenbidean doktorea, hitza eman zion. Honek hurrengo gaiak jorratu zituen:


 


Hitzaldi honen ostean, tailer praktikoaren txanda izan zen, Lucia Martinez Odriozolaren kontura. kazetaria, kazetaritza irakaslea UPV-EHUn eta Pikara Magazine-ren sortzailea, non hainbat informazio aztertu ziren, arreta errugabetasun presuntzioaren erabileran jarrita.



2019rako gai nagusia emakumeen kontrako indarkeria da, eta nola agertzen den komunikabideetan eta publizitatean. Aipatutako bileran indarkeria matxistaren inguruan informatzean dauden muga juridikoei buruz hausnartu zuten bertaratutako komunikabideetako profesionalek.


Kazetariak