EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Erabakita dagoeneko Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 'Euskal Kazetaritza Sariak 2019'ko sarituak

Olatz Arrieta, 'Euskal Kazetaritza Saria 2019', pasa den maiatzeko hauteskunde gauan europar Parlamentuan.

Olatz Arrieta, Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres), Elixabete Garmendia, Bizkaiko Elikagaien Bankua, Pikara Magazine, Juantxu Rodríguez (in memoriam) eta Julen Rekondo izan dira aurtengo sarituak


Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ´Euskal Kazetaritza Sariak 2019', BBK, Euskaltel, Ihobe, Bilboko Udala eta LOGI Taldearen babesa eta laguntzarekin egin direnak, badituzte irabazleak: 

Olatz Arrieta 'Euskal Kazetariak' ataleko saritua izan da; 'Adierazpen Askatasunaren José María Portell'a Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres), gobernuz kanpoko erakundeari egokitu zaio; 'Ibilbide Profesionala'ren saria, Elixabete Garmendiari; 'Pertsonaia edo Giza instituzioa'ren saria, Bizkaiko Elikagaien Bankurako izan da eta 'Kazetaritza Digitala', 'Pikara Magazine' aldizkari digitalarentzat. Sari hauetaz gain, aurten lehen aldiz banatuko diren 'Fotokazetaritza saria', Juantxu Rodríguez (in memoriam) fotokazetariari eta Julen Rekondori 'Ingurune -kazetaritza' atalean ere izango dira. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.


Euskal Kazetariak Saria

Kategoria honetako aurtengo sariduna Olatz Arrieta kazetaria izan da, azken hogei urtetan ETBrako egindako korespontsal lanagatik. 2013. urtetik Bruselan, Errusiatik ere (bi urtez) eta Estatu Batuetatik (hamahiru urtez) berri eman du. Europar Batasuneko, Esta Batuetako eta Errusiako geopolitikan aditua, nazioarteko politikaren inguruko MA masterra dauka NYU unibertsitatean. 

Sari honen zortzigarren edizioa da eta bere helburua gure lanbiderako adibide eta hantustea den EAEko informazioaren profesional bat omentzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik.

2007. urtean (1. edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria; 2009an (2. edizioa) Sarita Estévezek; 2011n (3. edizioa) Iñaki Gabilondok; 2015ean (4. edizioa) Mikel Ayestaranek; 2016an (5. edizioa) Jon Sistiagak, 2017an (6. edizioa), Ane Irazabalek; eta 2018an (7. edizioa), César Cocak.


Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria

Sari hau, bere zazpigarren edizioan, Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres) gobernuz kanpoko erakundeak eskuratu du, prentsa askatasunarik ez dagoen hamaika erregimenetan (Txina, Saudi Arabia, Iran, Vietnam, besteak beste) zentsuratutako 22 komunikabideri blokeoa kentzeagatik, 2015ean hasitako 'Collateral Freedom' izeneko operazioaren bitartez, milioika hiritarrek informazio aske eta independientea eskura dezaten.  

Lehen edizioan (2008) Elena Tregúbova kazetari errusiarrak jaso zuen saria. Kremlinetik kazetaritza uzteko presio izugarriak jaso ondoren eta bere etxearen aurrean lehergailu batek eztanda egin ostean, Erresuma Batura erbesteratu zen. 

Bigarren edizioan (2010) Terry Gould kazetari eta idazle amerikarra zan zen saritua, nazioarte mailan kazetaritzaren bozeramaile eta defendatzaile dena.

Hirugarren edizioan (2015) kazetari mexikarren kolektiboak eskuratu zuen sari hau, narkotrafikoaren kontra egindako ikerketa eta salaketa lanagatik.

Laugarrenean (2016) kazetari turkoen kolektiboak eskuratu zuen 2016ko uztailaren 15ean arrakastarik izan ez zuen kolpe militarraren ondoren jasandako jazarpen, eraso eta errepresioagatik.

Bosgarrenean (2017) Gervasio Sánchezek eskuratu zuen saria, gatazka armatuetan egindako lanagatik eta bere giza-sentikortasuna eta baita gudaren laztura salatzeagatik ere.

Eta seigarren edizioan (2018) Carmen Sarmientok eskuratu zuen garaikurra, nazioarteko eta gizarte-gaietan espezializatua, emakumeari ardura berezia eskainiz


Ibilbide Profesionalari Saria

Bostgarren edizioko saritua Elixabete Garmendia izan da, euskeraz egindako euskal kazetaritzaren emakume aitzindaria izateagatik eta bere ibilbide apartari esker ona adierazteko. Euskarazko hainbat hedabidetarako egin du lan, bai idatzizkoak baita ikusentzunezkoak ere, hala nola Zeruko Argia (geroxeago Argia izan zena), non bere ibilbidea hasi zuen, eta Berria, Euskadi Irratia, Jakin, Emakunde edo Euskal Telebista (ETB).

Sari honen lehen edizioko irabazlea (2015) María Jesús Gandariasbeitia izan zen; bigarren edizioan, María Josefa Marzo, hirugarrenean (2017), Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte, eta laugarrenean (2018), Joxe Mari Iriondo.


Pertsonaia/Giza instituzioari Saria

Aurtengo saritua Bizkaiko Elikagaien Bankua izan da, ongintzako eta irabazi asmorik gabeko erakundea, azken 25 urtetan egindako zarrastelkeriaren eta hurbilen dugun gosearen aurkako borrokagatik.

Aurreko urteetako sarituak, STOP Sanfilippoko Naiara García de Andoin (2015); Hodeiren Bila Plataforma (2016), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia (2017), eta Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza (2018) izan ziren.


Kazetaritza Digitala Saria

Bostgarren edizio honetako saritua 'Pikara Magazine' aldizkari digitala izan da, teoría eta praktika feministaren dibulgazioagatik, hedabideetan kazetaritza lanaren sorkuntzan genero ikuspegia eransten duena.

Lehen edizioko saritua Begoña Beristain izan zen (2015); bigarren ediziokoa, Iker Merodio (2016), hirugarrenekoa (2017), Mikel Iturralde, eta iazkoa (2018) 'Doce Miradas' bloga.


Fotokazetaritza Saria

Lehen edizio honetan saria Juantxu Rodríguez-entzat izango da (in memoriam), Euskal Herriko hainbat komunikabideetan bere ibilbide profesionala burutu zuen fotokazetaria, eta 1989an Panamán erahila herri horretako estatuar inbasioaren berri ematen zuen bitartean El País egunkarirako. Fotokazetariaren lehen garaikur honek, Juantxu Rodriguezen irudian argazkigintzaren profesionalen kazetari lan ordezkaezina aintzat hartu nahi du, beraien bizitza arriskuan jartzen dutenak gertaerak dauden tokian egoteagatik, modu frogagarri eta gizatiarrean isalatuz. 

 

Ingurune-kazetaritza Saria

Kategoria honetako lehen sariduna Julen Rekondo izango da, kimikaria eta inguruneko gaietan kazetari aditua, naturaren kontserbazioaren inguruko gaien hedapen eta ikerketan ibilbide nabarmena duena. 


'Euskal Kazetaritza Sariak 2019' Epaimahaia

Sari hauetako epaimahaikideak hurrengo hauek izan dira: Jesús Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoa; Amaia Goikoetxea, EKEko presidenteordea eta KEEko dekanordea; Nekane Lauzirika, EKEko eta KEEko idazkari orokorra; Juan Manuel Gutiérrez, EKEko eta KEEko diruzaina; Carmen Torres Ripa, kazetaria; Simón Peña, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria; Iñaki Soto, Garako zuzendaria; Jone Guenetxea, TOKIKOMeko presidentea; Pedro Briongos, El Correoko zuzendariari atxikitua; Iñaki González, Deiako zuzendaria; Txema Villate, EFEko ordezkaria Bilbon; Matxalen García, Bilboko Europa Presseko delegatua Euskadin; Andoni Aranburu, EiTBko estrategia eta komunikazio zuzendaria; Ángel López, Onda Vascako zuzendaria; Jabier Onaindia, Radio Popularreko zuzendaria; Juan Carlos de Julián, Onda Cero Euskadiko informatiboen koordinatzailea; Begoña Marañón, Cadena SERreko zuzendaria; Javier Tutor, COPE Euskadiko herrialdeko zuzendaria; Jon Kepa Idoyaga, RNEko Euskadiko Albistegien Burua eta RNE bilboko arduraduna; Antolín Lekue, RTVE País Vasco-ko zuzendaria; Mireya Álvarez, BBK-ko Komunikazio zuzendaria; Joseba San Nicolás, Euskalteleko komunikazio ataleko arduraduna; eta Yolanda Rodríguez, Ihobeko komunikazio arduraduna.


'2019ko Euskal Kazetaritza Sariak', Idoia Jauregi (Radio Euskadi) eta Juan Carlos de Julián (Onda Cero) kazetariek aurkeztuko duten emate ekitaldian banatuko dira datorren azaroak 5an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Bilboko BBK Aretoan (Kale Nagusian).

Kazetariak