EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Emakume kazetarien afari-tertulia: 'Emakume musulmanak: estereotipoen eta errealitatearen artean'

Datorren abenduak 4, asteazkena, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Bilboko Udaletxearen lankidetzarekin, afari-tertulia antolatuko dute emakume musulmanaren inguruan. 

Oraingo honetan, Maya Amraneesku-hartze sozialean aditua den kazetari aljeriarra izango dugu gurekin, emakume musulmanen inguruan egiten diren baieztapenak egiazkoak diren ala ez azalduko diguna. Rosabel Argotek, kazetaria eta CEAR-EUSKADIko (Errefuxiatuaren Laguntzarako Batzordea Euskadin) Araban arduraduna, gonbidatua aurkeztuko digu.

Informazio Zientzietan lizentziaduna Aljeriako Unibertsitatetik, Maya Amrane Espainiara 2002an heldu zen Bakea eta Gatazken inguruko doktoretza ikasketak burutzeko Castelló de la Planako Jaume I Unibertsitatean eta geroago, Garapen eta Kooperaziokoak Euskal Herriko Unibertsitatean. Aldi berean, Bitartekaritza Soziala eta Kulturarteko Hezkuntzako prestakuntza burutu zuen EHUn ere. 2006. urtetik, aniztasun kulturaleko kudeaketaren esparruan lan egiten du.  Bere interesak feminismoan eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean ardazten dira, islamiar testuinguruetan batez ere. 

Solasaldia 20:00etatik aurrera izango da Bilboko Club Deportivon. Menuaren prezioa: 28 euro. Abenduaren 2a baino lehen, beharrezkoa izango da dirua Elkarteko kontu korrontean sartzea.

Joan nahi baduzu, idatziguzu info@kazetariak.eus helbidera.

Kazetariak