EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak kuoten ordainketa etengo dute alarma egoerak irauten duen bitartean

Bilbon, 2020ko martxoaren 25ean


Kazetarien Euskal Elkargoko (CVP/KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteko (AVP/EKE) batzordeek, telematikoki bilduta, aldi baterako eta salbuespenez, bazkide eta elkargokideen kuoten kobrantza martxoan eta apirilean etetea erabaki zuten atzo, ustez alarma orokorra eta hiritargoaren konfinamendua mantenduko den bitartean, hain zuzen ere.

Neurri honekin, CVP/KEEko eta AVP/EKEko batzordeok gure 'harri-koskorra' ekarri nahi dugu lan-ondorioak eta, beraz, diru-sarrera ekonomikoak pairatzen hasi diren lankideen artean, nahiz eta erabaki honek aurrekontuko defizita ekarri urtearen amaieran.

Era berean, eta gure erakundeen zerbitzuak mantentzeko lanean jarraitzen badugu ere, hala nola informazio interesgarria banatzea, Kazetariak aldizkari digitalaren edizioa, kazetariei arreta ematea, etab., ezin ditugu hilabete hauetarako programatutako beste ekintza batzuk burutu, mintegiak, hitzaldiak, 'afari-tertuliak', bilerak, edota aurkezpenak antolatzea eta egitea, esate baterako. Horiek, Batzorde hauek informazioaren euskal profesionalen lan eta babes gisa ezarritako zerbitzuaren parte dira. 

CVP/KEEko eta AVP/EKEko batzordeok salbuespen-egoera hau lehenbailehen amaitu eta kazetariengan ahalik eta eragin txikiena izatea nahi dugu, dagoeneko hasiak baitira egoeraren ondorio negatiboak pairatzen. 


Kazetariak