EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak Gara eta Naizeko zuzenadaria den Iñaki Sotoren, eta bere kazetaria, Iñaki Iriondoren aurkako ekintza judizialak salatzen dituzte 'Cabacas kasua' dela eta


Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak, Gara eta Naizeko zuzendaria den Iñaki Soto eta bertako kazetaria den Iñaki Iriondo auzitegira eramatea salatzen dute, hauek informazio bat emateagatik; honela, komunikabideen eta informazioaren profesionalen lana judizializatu eta kriminalizatu besterik ez da egiten.

Elkargoak eta Elkarteak epaiketa honek kazetariak kriminalizatzen dituela uste dute eta Adierazpen Askatasunaren oinarrien kontra doa, are gehiago, ezaugarri hauek dituen egitate baten aurrean. Bi erakundeetatik  bi kazetariei gure laguntasuna adierazten diegu eta beraien gaineko ekintza judiziala gelditzea esaktzen dugu. Izan ere, kazetaritzaren esparruan badago FAPEren (Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa) baitan Kazetaritzaren Arbitrai, Kexa eta Deontologia Batzorde bat non honelako gaiak hobeto ebatz daitezkeen eta ez bide judizialetik, honek kazetariak kriminalizatzen baititu informazio aske baterako eskubidea mugatuz.


Kazetariak