EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Post-a


Duela egun batzuk 'Los archivos del Pentágono' filma ikusi nuen. Zirrara haundia sentitu nuen Olivetti-en 'tekla-jotzea' ikusi eta entzun nuenean. Atal-buruen oihuak erredakzioan, errotatibaren soinua, eta telefonoena, iturrien bilaketa kalean, egunkariak banatzeko furgonetak eta kazetari lanak egiten zituzten aktoreak, hauek, egiazkoak ziruditelarik, eta editore bat, zeina prest zegoen finantzaketa bilatzeko kazetariek lana edukitzeko, eta baita euren lanarekin bat zetorren soldata kobratzeko ere; hauek, negozioaren lehen-aktibotzat harturik.

A ze nolako diferentzia egungo egoerarekin konparatuz! Erredakzioetan ordenagailuen teklek ez dute zaratarik egiten, ez dago tabako-kerik, ezta, ia, buruen oihurik ere. Errotatibak papera zikintzen duten dinosaurio zaharrak dira. Orain, sare sozialetara, komentario eta ezezagunen argazkietara - kazetariak ez direnak-,  sarrera etengabeak dituzten pantailak daude, eta hauek komunikazio-digitaleko beste komunikabide baten pantaila betetzeko erabiltzen dira. Nola editatzen den ez dauka garrantziarik, egia ala gezurra den ez du interesik; interesa duen gauza bakarra 'like'k lortzea da. Eta hori ez bada gertatzen, gerta liteke kazetari horrek bere lana galtzea.

Nahiz eta Estatu osoaren sektore guztien ekonomia-jardueraren inguruko zeinuak positiboak izan, eta hau enplegu-sorreran islatu, kazetaritzaren eta komunikazioaren sektoreak, berriz ere, emaitza negatiboak utzi ditu. 2017ko azken lauhileko inkestak (EPA), 31.000 profesional, gure sektorean, langabezian dagoela dio. Azken hiri urteotako daturik txarrenak dira, 7.000ean igo baita zifra, 2016koarekin alderatuz.

Gehitu beharra dago baita ere, lana duten kazetariek, Kazetaritzaren Urteko Txostenaren arabera, lan honek estresa, motibazio galketa, lo-kontziliazioa edo lanarekiko asperraldia eragiten diela.

Txosten beretsu honen arabera, sektorearen langilegoaren murrizketaz gain, ordainketa ere gehitu behar zaio. Kazetarien %44,4ak bere soldata ez du ondo ikusten, %27.2ak bere soldata bere lanarekin bat datorrela ikusten du eta %33,9ak ez du ez ondo ez txarto ikusten. Lana duten kazetarien erdiak 1.000 eta 2000 ?-ren arteko soldatak dituzte.

Ez dakit New York Post-ean zenbat kobratzen zuten filman kontatzen den istorioaren garaian eta zenbat kobratzen duten egun. Badakit prentsa-askatasunean sinistu zuen eta bere kapitala arriskuan jarri zuen editoretik, Rupert Murdochek, Donald Trumpen defendatzaile gutxietako bat, menderatutako komunikazio-pilaketara pasatu dela. Baina argi dagoena da New York Post-ak eremu politiko, ekonomiko eta sozialetan erreferentzi izaten jarraitzen duela. Teknologia berrietara moldatzen jakin dute eta egunkaria euren lehen erreferente moduan mantendu dute.  Hauxe guztia, bidezko soldatak dituzten kazetariak edukitzeari eta kazetaritzan sinesteari esker, noski.

Txuskan Coterón