EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

'Ramiro Pinilla' eleberri laburren lehiaketaren 1. edizioa


Getxoko Kultur Etxeak abian jarri du 'Ramiro Pinilla' eleberri laburren lehiaketaren 1. edizioa, idazle getxotar ospetsuaren memoria mantentzeko asmoz.

Ramiro Pinillaren (1923-2014) lan ezagunenen artean honako hauek aipatu behar dira: 'Las ciegas hormigas' (1960), 'Antonio B... el Rojo, ciudadano de tercera' (1977), 'Andanzas de Txiki Baskardo' (1979), 'Verdes valles, colinas rojas' trilogĂ­a (2004-2005), 'La higuera' (2006), 'Aquella edad inolvidable' eta Samuel Esparta detektibearen saila (2009-2014).

Bere literatura jardueran, izen handiko hainbat sari irabazi zituen, esaterako Nadal saria (1960), Euskadi Literatura Saria gaztelaniaz (2005 eta 2013) eta Narratiba Sari Nazionala (2006).

Hautagai izan ahalko dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daitezke. Lehiaketako saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza bakoitzeko lan bakarrarentzat. Lanak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 23an, Liburuaren Egunean,  amaituko da. Epaimahaiaren erabakia 2018ko irailaren 13an, Ramiro Pinillaren jaiotzaren urteurrena, jakinaraziko da.

Interesdunek HEMEN deskargatu ditzakete lehiaketaren oinarriak.

Kazetariak