EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

SmartBerri, mobilez egindako erreportajeen lehiaketa


Lehiaketaren asmoa ikus-entzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaltzea da, euskaraz eta gaztelaniaz, teknologia mugikorraren bitartez.

Geroz eta kazetari gehiagok erabiltzen du smartphonea, berriak grabatu, editatu eta zuzenean bere kateetako albistegietan sartzeko. Smartphonea lehenengo pantailatzat dute, gazteenek batez ere. Halaber, geroz eta gehiago erabiltzen den ikus-entzunezko komunikabide tresna bilakatu da, eta online ikusten diren bideoen %60a da.

Agerian da, beraz, Smartphonea hartzen ari den indarra gazteen artean, baina beste adinetako jendearen artean ere, oro har, garrantzi handia du.

Hori dela eta, EiTBk teknologia mugikorraren bidez sormen eredu berriei ateak zabaldu nahi dizkie. Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek eitb.eus webgunera jo beharko dute eta bertan fitxa bete eta erreportajea igo.

Aditu epaimahaiak erabakiko du irabazlea zein den eta erreportajea ETBk emango du.

Parte hartzaileen artean hiru sari banatuko dira: lehenengoa 1.499 eurokoa izango da; bigarrena 499 eurokoa eta hirugarrena 199koa. Erreportajeak 2018ko urtarrilaren 15etik otsailaren 15era igo ahal izango dira. Epaimahaiaren erabakia martxoan, oraindik zehazteke dagoen egunean, emango da jakitera.

OINARRIAK

Kazetariak