EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak euren sostengua eskaintzen diete Ignacio Escolar eta Raquel Ejerique kazetariei


Cristina Cifuentesek, Madrilgo Komunitateko presidenteak, Ignacio Escolar, eldiario.es-eko zuzendaria, eta Raquel Ejerique, egunkariko Gizarte-saileko erredaktore burua, salatuko dituela iragarri du bere URJCeko masterraren inguruko irregulartasunak argitaratzeagatik. Honengatik, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Elkarteak, komunikatu honen bidez, euren sostengua publikoki eskaintzen diete kazetariei.

Kazetariak eta komunikabideak euren lana egiteagatik, hau da, informatzeagatik, Auzitegietara eramatea baldartasun hutsa da, gizarte baten funtzionamendu demokratikoa agerian uzten duen hutsegitea da. Komunikatzea eta iritzi publikora egia eramatea delitua dela ulertzea, kultura-demokratiko eza erakusteaz gain tentazio arriskutsua ere bada zeinak Adierazpen eta Informazio Askatasunean ergozten duen.

Kode deontologiko propioa duen ogibidea da gurea zeina oinarrizko bi printzipiotan ezartzen den: giza-erantzukizuna eta egiazkotasun informatiboa. Kazetaritza askearen oinarri moraletako bat gizartea informazio asko eta kalitatezko batekin asetzea da. Hauxe, printzipioen etikarekin eta egia ikertu eta hauxe ezagutaraztearekin posible egiten da.

Horiek badira gure betebeharrak, iragarritako salaketa honen aurrean, Kazetarien Euskal Elkargo eta Elkartetik behartuta gaude, berriro ere, gure ogibidearen alde egitera, Kazetaritzaren jarduera babestuz, askeago izateko, eragozpenik gabe, eta bere tresnak profesionaltasuna eta Giza-eskubideei errespetua izanik.


Kazetariak