EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

FAPEren bidegurutzea


Datorren asteburuan Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak (FAPE) bere Ohiko Batzar Orokorra burutuko du, eta beste gai batzuren artean, hurrengo lau urteetarako Zuzendaritza-biltzar berria aukeratu da bertan. Aurten, eta FAPEko historian lehenengo aldiz, bi hautagaitza aurkeztu dira. Kazetaritzaren ogibidea eta ordezkaritza oso era desberdinean ulertzen dituzten bi hautagaitza dira hauek.  Elkarte bateko kide-kopurua ez litzateke erabakiak inposatzeko argudio bakarra izan beharko, baizik eta Federazioa osatzen duten beste elkarteen gehiengoaren proposamenak eztabaidatu, adostu eta onartu beharko lirateke erabakiak hartzerako orduan, elkartekide-kopurua alde batera utziz.

Orain arte, FAPE garai frankistan 'Gorteetako prokuradoreak' aukeratzeko erabiltzen zen boto-neurritsu bozka-sistema zaharkituaz kudeatu izan da, non kide gehien dituzten elkarteek neurrigabeko boto kopurua duten. Era honetan, hiru elkartetako botuekin, beste elkarte guztiak (40), bozketan galtzea eta beren eskakizunak kontentagaitzak izatea lortzen dute.

Bada, kide kopuru gehien dituzten elkarteek (Madril, Sevilla eta Valentzia) 'demokrazia' modu  hori gailentzen den hautagaitza antolatu dute. Horrela, ogibiderako garrantzizkoak diren beste atal batzuk alde batera utzi dituzte, hala nola Kazetaritzan edo Komunikazioan titulua ogibidera sartzeko bide zuzen bakarra izatea eta intrusismoaren kontra egiteko oinarria izatea; eta hauxe, hain zuzen, Javier Martín-Domínguez kazetariaren hautagaitzak defendatzen du. Martín-Domínguez, Nazioarteko Prentsa Klubeko presidentea da eta bere hautagaitzak honako hauek defendatzen du baita ere: kazetaritzaren profesionalak biltzen dituzten erakundeen arteko elkartasuna, Kazetarien Elkargoak, adibidez, FAPEk eskatuta jaioak eta Madrilek eta beste bi elkarteek baztertzen dituztenak, eta erakunde honetan baldintza beretsuetan parte hartzea galarazten dietenak.

Kazetarien elkarteen artean tirabira haundiak daude. Kazetariaren baldintzak hobetzen laguntzen ez duten gaiak, batzuk euren berezko protagonismoan soilik pentsatzen dutelako. FAPE bidegurutz batean dago: gutxi batzuen interesak mantentzea, euren buruak eta egoak soilik ordezkatzen dutenak, edo interes bateratuak dituzten Federazio bat aurrera eramatea, aldarrikatzailea eta solidarioa informazioaren profesional guztiekin. Espero dugu kazetaritza irabazle izatea.

Jesús Coterón