EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

'The sleeping land' dokumentalaren emanaldi pribaturako gonbidapenak


BasqueDokFestival maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean burutuko den Euskal Herriko lehen argazki-dokumental Jaialdia da eta Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko kideei hamar gonbidapen esakini dizkie 'The sleeping land' dokumentalaren premier/emanaldi pribaturako. Dokumental honen zuzendari eta ekoizleak Alfons Rodríguez, argazilari dokumentalista eta argazki-kazetaria, eta José Bautista, multimedia-ekoizlea, dira.

Proiekzioa apirilaren 19an izango da, osteguna, 17:00etan BilboArte Fundazioan (Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo, itsasadarraren alboan, Bilbao Arena Kirol Jauregitik bost minutura oinez).

Gonbidapena info@kazetariak.eus-en eska dezakezue apiralaren 13ko, ostirala, 12:00ak arte. Hamar eskakizun baino gehiago jasoz gero, zozketa egingo da.

Gehienezko konpromisoa eskatzen dugu eta gonbidapena interesa duten pertsonek soilik eskatzea, emanaldiaren izaera pribatua delako eta toki mugatuak daudelako.

Dokumentalaren inguruko informazio guztia hurrengo estekan aurkituko duzu:

https://basquedokfestival.com/the-sleeping-land-trailer/ 

Kazetariak