EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Euspot 2018: Irudi digitala gure bizitzako harremanetan


OINARRIAK 2018


1. Lehiaketaren helburuak: euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea.


2. Sustatzaileak: Aretxabaletako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira lehiaketaren sustatzaile nagusiak.Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienekin batera.


3. Babeslea: Audionetwork.


4. Gaia: IRUDI DIGITALA GURE BIZITZAKO HARREMANETAN. 


5. Lanaren ezaugarriak: spota edozein formatutan grabatu ahal izango da. Edizioa eta post-produkzioa ere nahi diren programekin egin ahal izango dira. Betiere, hobetsi egingo dira HD formatuan, progresiboan grabatutako eta muntatutako lanak.


6. Lanen iraupena: 20-30 segundo artekoa.


7. Hizkuntza: lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.


8. Lanen aurkezpena: bi eginkizun bete beharko ditu parte-hartzaileak:

8.1 euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete.

8.2 Lanak Wetransfer Interneteko bidalketa tresna bitartez helarazi beharko dira hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus. Mezuan zehaztu beharko dira lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono bat. Artxiboek 2GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute eta Mp4 formatua (H.264 kodekean).


9. Eskubideak:

9.1. Lanak aurkeztu beharko dira Creative Commons lizentziapean.

9.2. Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.

9.3. Spotean adin txikikoak agertzen badira, nagusien sarien kasuan, egileak bermatu beharko du baimen sinatuz adin txikikoen guraso edo tutoreen baimena dutela.


10. Hedapena: antolakuntzaren esku gelditzen dira lehiaketara aurkeztutako lanen erabilera eskubideak. Betiere, lan horien hedapena egingo da lehiaketaren asmoa beteko duten ekimen eta eginkizunetan.


11. Spotak entregatzeko epea: 2018ko maiatzaren 2an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira spotak.


12. Publikoaren botoa: publikoak bozkatu ahal izango du 2018ko maiatzaren 3tik (eguerdiko 12:00etatik) maiatzaren 8ra arte (eguerdiko 12:00ak).


13. Sari banaketa: 2018ko maiatzaren 17an egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.


14. Epai-mahaia: Antolakuntza batzordeko ordezkariek osatuko dute. Epai-mahaiak horrela erabakiz gero, sariak hutsik geratuko dira.


15. Sariak: Bost sari emango dira:

 - Spotik onena (1.000 euro).

 - Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).

 - Publikoaren saria (500 euro).

 - Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

 - BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).


16. Parte-hartzaileak: norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke.


17. Oinarrien onarpena: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.


18. Antolakuntzak eskuduntza izango du iragarki finalista guztiei Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa txertatzeko.


Informazio gehiago: https://euspot.eus/

Kazetariak