EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Estereotipoak eta zahartze aktiboa, eztabaidagai Bilbon


Jardunaldia, Kazetarien Euskal Elkargoak, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Arartekoak antolatua, Bilboko Udalaren,  Nagusiak eta Euskofederpen adinekoen elkarteen eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren lankidetzarekin, atzo asteazkena apirilak 25 burutu zen Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Ekitaldi Aretoan. 

 

Ezkerretik eskumara: Jesús Coterón, Manuel Lezertua eta Juan Gondra del Río.





Bilbo, 2018ko apirilak 26.- 'Zahartze aktiboaren irudia, estereotipoak eta gizarteari eragiten dion ekarpena' titulutzat izan zuen ekitaldiaren aurkezpena Juan Gondra del Ríok, Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteordea; Jesús Coterónek, Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanoa eta Manuel Lezertuak, Arartekoa, egin zuten; moderatzaile lanetan César Coca, kazetaria eta El Correoko zuzendaritzaren albokoa, aritu zen.

Jardunaldian, adinekoekin oso lotuta dauden hainbat eremutako adituek euren errealitateak azaldu zituzten, besteak beste, irudia, estereotipoak eta gizarteko sektore honi zuzendutako zainketak, zeina urte bazturen buruan 'gizartearen %45era helduko da' Aitor Urrutiak, politologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea, aipatu zuenez. Urrutiak ere 'zahartzeari, hitza bezala, dependentzia eta baztertzea kentzen ari gatzaizkio' aipatu zuen.

Itziar Vergarak, Gipuzkoako LMA-ESIen Ikerkuntza Unitateko arduraduna. Osakidetza- OII Biodonostia, azpimarratu bezala, 'urteekin hondatzen diren gauza asko daude eta gaixotasunak eratzen dituzte' eta gaixotasunarekin lan egitera ohituta daudela eta ez funtzioarekin, gaineratu zuen.


 

Ezkerretik eskumara: Txema Odriozola, Itziar Vergara, César Coca, Aitor Urrutia, Roberto Martínez eta Nélida Zaitegi.


Roberto Martínez Celorrio, Nagusiak-eko presidentea, hirugarren hizlaria izan zen. Honek, adinekoen inguruko zenbait estereotipo zerrendatu zituen eta esan zuenez, 'hauek edadismora garamatzate, hau da, adinagatik diskrimintazera' eta hedabideei eskatu zien adinekoen inguruko 'irudi errealagoa islatzeko' eta 'berri estereotipatuak' ekiditeko.

Txema Odriozolak, Euskofederpen-eko presidenteak, adinekoak asko eta gorakorrak direla eta ekonomiari asko ematen dietela aipatu zuen eta 'aukera ekonomiko bat gara' gaineratu zuen.


 

Jardunaldira bertaratutakoak.


Nélida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea, azken hizlaria izan zen. Zaitegirentzat zahartzaroa 'bizitza-prozesuaren beste fase bat baino ez da' eta adierazi bezala 'hemendik aurrerako aldaketak oso garrantzitsuak izango dira'. Adinekoak eta generoa uztartzen dituen analisi bat ere egin zuen eta 'giza-bizitzan adinekoak eta generoa estuki lotuak daude, beraz, ezinezkoa da bata ulertzea beste kontutan hartu gabe' azpimarratu zuen

Kazetariak