EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Sentsazio arraro bat


Sentsazio arraro bat dut, ez dakit lasaitasuna poztasunarekin edota tristurarekin nahastutakoa den, edo dena batera. ETAk bere banaketa iragarri du eta berotasuna sentitzea espero nuen eta, hala ere, agian 2011an adierazitako 'behin betiko su-etena' dela eta, ez da horrela izan. Kazetari askorentzat beldur eta sufrimenduzko urte gehiegi izan dira. 'Su-eten', tregoa eta elkarrizketa gehiegi izan dira, honako hauxe, behin betikoa izango zela sinisteko. Laburbilduz, kontu honek anestesiatua, zurrundua, aspertua? utzi nau.

Urte hauten zehar, askotan, banatuko zirela uste nuen. Hainbesteko indarkeria, gizatasuna kentzea, izua? ezinezkoa zela eta dena bertan behera utziko zutela uste nuen. Azkenean, oso berandu, egin dute. Bizitzen uzten digute...

Duela egun batzuk, euskal-egunkari batetik ETAren banatzearen inguruko iritzia eskatu zidaten, eta hauxe izan zen esan niena: 'Espero dut ETAren banatzearen iragarpena benetazkoa eta betirako izatea. ETAk min handia eman dio herrialde honi, orokorrean, eta kazetari eta kazetaritzari, gehienbat. Bere erahilketa eta mehatxu iraunkorren ondorioz, kide askok Euskaditik irten behar izan zuten bere lanean jardun ahal izateko edo, batik bat, bizi ahal izateko. Ez dut uste erraz ahaztuko dugunik. Baina, zeresanik ez dago, indarkeria eta ETAk urtetan gizarteari eragion dion larderia desagertzeaz oso pozik gaude'.

Momentuz, ez dut ospatzeko gogorik, aurrerago egiteko uztiko dut, hasieran aipatu dudan arintasun hori solidotu arte, arrazoia zein den bereiztu ezin dudan arte. Espero dut noizbait gertatzea.

Txuskan Coterón