EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Komunikazioa eta Haurtzaroaren III. Jardunaldia: Genero ikuspegia aztertuko al dugu?


Save the Children eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak, Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoaren laguntzaz, Komunikazioa eta Haurtzaroaren III. Jardunaldia antolatu du. Datorren maiatzaren 23an burutuko da Bilbon, Abandoko Udaltegiko Areto Nagusian, Elkano 20-22 kalean. 'Genero ikuspegia aztertuko al dugu?' titulupean, jardunaldia 09:15-11:45 bitartean ospatuko da eta hurrengo hauek parte hartuko dute bertan: eldiario.es eta Micromachismos blogeko arduradun Ana Requena kazetaria, EiTBko kazetari den Xabier Madariaga, Pilar Kaltzada kazetaria eta Linking Ideaseko kidea, eta Eulàlia Lledó idazle eta genero gaietan aditua. Parte hartzea eta eztabaida eragingo duen formatu dinamikoan, jardunaldiak komunikabideetako, instituzioetako eta GKEetako ordezkari eta interesa duten pertsona guztien artean iritziak partekatzea ere badu helburu modura.


EGITARAUA


9:15 - 10:00

Generoa komunikabideetan

Ana Requena, eldiario.es-eko kazetaria eta Micromachismos blog-eko arduraduna.

Xabier Madariaga, EiTB-ko kazetaria.


10:00 - 10:45

Generoa akademia eta instituzio esparruan

Pilar Kaltzada, kazetaria eta Linking Ideas komunikazio agentziako kidea.

Eulàlia Lledó, idazlea eta genero gaietan aditua.


10:45 - 11:45

Eztabaida eta hausnarketa: Genero ikuspegirik al dago komunikazioan haurtzaro eta nerabezaroaz

ari garenean?


11:45 - Networking kafea


IZENA EMAN HEMEN

Kazetariak