EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Euspot 2018: Irudi digitala gure bizitzako harremanetan. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 17an


Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketaren zazpigarren edizioan 73 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak guztiak ere.


2018ko lehiaketa orain arteko arrakastatsuena izan da. Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 47 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 26 lan. Parte hartze kopuruan eta kalitatean igoera nabarmena izan da aurten, iaz baino 22 spot gehiago jaso bait dira, igoera horren arrazoia da hainbat ikastetxeetan, propio lehiaketarako, egindako lanketa berezia. 


Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 17an, osteguna, 19:00etan izango da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.


Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:


1.- Spotik onena. / 1.000 euro


2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro


3.- Publikoaren saria. / 500 euro


4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro


5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro


Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira sari banaketan. Telebistako bi pertsona ezagunek aurkeztuko dute ekitaldia; Iban Garcia Youtuberrak eta Ana Goitia Instagramer ezagunak. Sariak banatzeaz gain, ekitaldiari bukaera emateko, luntxa eta photocalla egongo dira.


Informazio gehiago: www.euspot.eus

 

Kazetariak