EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

EiTBren erreforma


Lerro hauek irakurtzen dituzuenerako, Euskal Kazetarien Elkarteko eta Elkargoko delegazio bat Eusko Legebiltzarreko Batzar-aretotik ateraberriak izango gara EiTBren erreformarako hitzaldia aurkeztu ondoren.

Egia esan, ez dugu Euskadiko hiritarrek gure irrati-telebista publikoa hobetzeko zer egin esango ez luketen ezer berririk esan, alderdi politikoak barne. Izan ere, gure proposamenetako asko, alderdi politikoen hauteskunde-programetan daude, baina, alabadere, bakoitzaren protagonismo gaiak direla eta edota sektarismorik itxienagatik, urte hauetan ez dira praktikara eraman.

Gure aldetik EiTBren aniztasun soziala, ideologikoa eta kulturala zaintzea adierazi dugu; euskal-erakunde hau gardena, jasangarria eta eraginkorra izatea eta beste telebista batzuek egiten dutena ez kopiatzea, audientzia-indizearen 'esklabutzan' erori gabe. Honetaz gain, berezko ekoizpen-sistema baten beharra dagoela uste dugu, berria, eraginkorra eta honetan egiten den inbertsioa euskal ikusentzunezko industriara bueltatu beharko litzateke.

Era berean, erakunde publokoaren antolaketa ere komentatu nahi izan dugu, hauxe proposatuz: kateen sinplifikazioa edota desagerpena, publiko objektiboak ezarri gure diasporarekin harremanak sendotuz eta gazteria erakartzeko lan egin. Elkarteak eta hitzarmen kolektiboak batzea ere proposatu dugu, organuak eta egitura hierarkiko eta sindikalak, kudeatzaileen eta langilegoaren kostuak, etab. murrizteko.

Gure proposamenen beste puntu garrantzitsu bat, gure galdeketari erantzun zioten elkargokide eta elkartekideek esandakoetan oinarritutakoak, EiTBko Administrazio Kontseilua profesionaltasun eta ordezkatze irizpideak jarraituz aukeratua izateko proposamena izan da, arlo guztietako eragile sozialek parte hartzea eta ez alderdi politikoen kuotetan oinarrituta.

Bukatzeko, eta gehiegi ez luzatzearren, euskal-komunikazioaren ordezkari diren Euskal Kazetarien Elkartea eta Kazetarien Euskal Elkargoa kontutan hartuak izatea eskatu dugu EiTBerekin lankidetzan aritzeko eta bertan, era zuzenean, parte hartzeko.

Kazetariaken hurrengo alean lortutako harmena kontatuko dizuegu.

Txuskan CoterĂ³n