EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Euskal Kazetarien Munduko Mus-arineko Txapelketa


Kazetarien Euskal Elkarteak eta Euskal Kazetarien Elkarteak antolatuta, Ein Prosit, Thate Anaiak eta La Ría del Ocioren laguntzaz, txapelketa datorren ekainaren 28an, osteguna, egingo da, Bilboko Ein Prositen.



Tokia: Ein Prosit (Zabalgune plaza, 7 - Bilbo)

Data: ekainak 28, osteguna

Ordua: 17.00etatik 20.00etara



Euskal Kazetarien Mus-arineko Txapelketa kazetarien arteko topaketa ludikoa da Munduko Futbol Txapelketa jarraitzeko girotua dagoen lokal batean. Izen ematea 10 eurokoa da bikoteko, eta parte-hartzaile kupoa, 16 bikotekoa (handitu daitekeena eskakizun asko badago).


Parte-hartzaileak: bikote bakoitzean, gutxienez, kazetari bat egon behar da


Modalitatea: 4 jokora eta 8 erregetara partida kanporatzaileak


Sariak

-Plaka, Errioxako magnum ondua, eta 2 pertsonentzako 2 babariar afari finalistentzat

-Munduko Futbol Txapelketako alemaniar eskumuturrekoa

-Parte-hartzaile guztien lehen errondako kopak Alfred Thatek, Ensantxeko Handiak, ordainduko ditu: ardoa, garagardoa... (ez dira likoreak sartzen)

-Hermann Thateren produktu-sorta bikote animatuenarentzat


Adeitasuna: Bikote irabazleak bikote galtzailearen bigarren edariak ordainduko ditu.


Izen emateak info@kazetariak.eus  ekainaren 27ko, asteazkena, 13:30ak arte.


Kazetariak