EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Estatuko Kazetarien Elkargoek titulazioa lanbidean jarduteko derrigorrezkoa izatea eskatu dute Diputatuen Kongresuan


Kazetarien Euskal Elkargoa Espainiako Kazetarien Elkargo Profesionalen barne dago


Madril, 2018ko ekainak 14.- Jesús Coterón eta Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Elkargoko dekano eta dekanordea hain zuzen, beste Kazetarien Elkargo Profesionaletako ordezkariekin batera Madrilgo Diputatuen Kongresuan izan ziren 'alderdi politikoei Kazetarien Elkargo Profesionalen Kontseilu Orokorraren Legearen Sortzea eskatzeko, hauxe lanbidearen ordezkari gorena eta intrusismoarekin bukatzeko tresna izan dadin, titulazioa derrigorrezkoa izanik lanbidean aritzeko eta hiritartasunari kalitatezko informazioa jasotzeko eskubidea babesteko'.

Halaber, Elkarte Profesionalek sektorearen erregulazio faltarekin bukatzea esaktzen dute 'Kazetariaren Estatutua' aldarrikatuz, kazetaritzan jarduteko titulazioa, eta Kazetaritza eta Ikusentzunezko Komunikazio Fakultateetan lortzen direnak, beharrezkoa izatea arautzea.

Kazetarien Elkargoek intrusismoarekin amaitzera deitzen dute, hiritartasuna  informatuta egoteko behar duen oinarrizko eskubidea babesteko lehen pausu bezala; gaur 'fake-news'ak eta komunikabideak ez diren webgune digitalek kaltea besterik ez dakartzate. Gizartea nahasten dute eta ez dago kazetaritza izpirik hauetan.

Kazetarien Elkargo Profesionalen Kontseilu Orokorraren Legearen Sortzearen aldeko presazko aldarrikapena egin dute, Elkargo Profesionalen inguruko legeak esan bezala. Elkargoek konfiantza dute arau hau Legezko Proposamen bezala tramitatu ahal izatea, Kazetarien Elkargoek, beste lanbideen Elkargoekin alderatuz, pairatutako blokeoarekin amaitzeko esperantzaz. 


Egile-eskubideak, Mozal-Legea eta RTVE 

Jabetza Intelektualaren Legea erreformatzeko beharra, kazetarien egile-eskubideak bertan espreski batuak geratzeko; Mozal Legearen indargabetzea, zeinak eskubideak mugatzen dituen segurtasun gehiagorik eman gabe; RTVEko Administrazio kontseilua berritzea azkartasunez emateko lehiaketa eskakizuna, Kazetarien Elkargoek Kongresuko Presidentearen aurrean zein Talde Parlamentarioen aurrean jorratu dituzten beste gai batzuk izan dira.

Zentzu berean, Elkargoek profesionalentzako hobekuntza somagarriak ekarriko lituzketen beste hainbat aldaketa eskatzen dituzte, zeintzuk lanpostu berriak ekarriko lituzketen bai arlo-publikoan, administrazio publikoetan komunikazio teknikariak, zein pribatuan, hezkuntzara sarbide izatea maila ezberdinetan eta aldaketak eginez ekintza ekonomikoan alorrean, 'free-lancengan' eragin zuzena duen BEZaren trataera aldatuz edota alderdi profesional desberdinei nortasun haundiagoa emanez.

Aurreko eskakizunak Estatuan indarrean dauden Kazetarien Elkargo Profesionalek aho batez egin dituzte hala nola, Katalunia, Galizia, Murtzia, Andaluzia, Euskal Herria, Gaztela eta Leon, Errioxa, Asturias eta Nafarroa. Aragoiko Kazetarien Elkargoa Sortzeko Legea iragarria izan da eta bideratuta daude dagoeneko, Kantabria eta Kanarietako Elkargoak.

Ana Pastorrek, Diputatuen Kongresuko presidenteak, Elkargo hauen zuzendaritza-batzordeak hartu zituen eta beranduago, Hezkuntza eta Kirol Komisioarekin eta baita Kamara Baxuko Talde Parlamentarioekin ere lan-batzarrak izan zituzten.


Kazetariak