EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Testa pasatzen dugu? Kirol komunikazioa genero ikuspegiarekin


Kode Deontologikoa inplementatzeko Sareko erakundeak elkarrekin ari dira lanean kazetaritzan eta publizitatean kirol arloko edukiak genero ikuspegitik lantzeko bi tresna sortzeko


Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan, Bilbon, egin da Begira Publizitate eta Komunikazio ez sexista erabiltzeko Sarearen seigarren bilera; jarduera fisikoarekin eta kirolekin lotutako informazio eta publizitate edukiak sortzerakoan genero ikuspegia gehitzeko bi tresna egiteko balio izan du.

Publizitate eta Komunikazio Ez Sexistarako Kode Deontologikoa eta Autoerregulaziokoa inplementatzeko Sareak antolatutako topaketen baitan egin den seigarren jardunaldi honetan, komunikabide eta agentzia nagusiek parte hartu dute. Horrela, jarraipena eman diote Sarearen lan planteamenduari, aurten, 2018an, jarduera fisikoa eta kirolak ardatz dituenari.

Check-list formatuan garatutako bi tresna berri horiek edukiak (tituluak, irudiak, briefing sortzailea) sortu eta prestatu baino lehen hausnarketa egiteko pentsatuta daude.

Datozen asteetan tresna horiek diseinatzeko eta sortzeko lanekin jarraituko da, osoko saio batean, herritar guztiei eta jarduera fisikoaren eta kirolen arloan inplikatutako eragile guztiei (erakundeak, komunikabideak eta agentziak, klubak, federazioak, kirolariak...) aurkezteko eta zabaltzeko asmoz.

Topaketan zehar, publizitate agentzietako eta komunikabideetako profesionalek komunikabideek eta publizitate agentziek sozializazioan eta balioen transmisioan daukaten egitekoaz jakitun izatearen beharra nabarmendu dute, are gehiago hain hedapen gaitasun handia daukan kirol arloan.

Sareko erakundeek kirol arloan genero ikuspegia sartzearen garrantzia azpimarratu dute, sexismoa oso agerikoa den kasuetan ez ezik, baita sotilagoak direnetan ere, hautematen zailagoak diren mikromatxismo horietan. 'Jakitetik' 'egitera' jauzi egiteko garaia da.

Kazetariak