EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

RTVE: kasu sinesgaitza


Sinestezina da alderdi politikoek hainbeste baldartasun egitea komunikazioarekin zerikusia duen edozein aspektu jorratzerakoan, edo, kasu honetan, RTVE komunikabide publikoaren kontrola lortu nahian dabiltzanean.

Nolatan hainbesteko itsukeria korporazioko profesionalak mugitzen ari direla ez ikusteko?... ez bakarrik konponbide bat lortzeko ostiralero janzkera beltzez agertuz, baizik eta PPak  -lehen, Gobernuan- komunikabide publikoari eragindako bahiketaren eta blokeoaren aurrean irtenbide bat jasotzeko. Zergatik ez zaie profesional hauei jaramonik egiten eta bi alderdi politikoren artean trukeak ematen dira RTVEko presidente berria izendatzeko? Zergatik ez dira beste alderdi politikoak kontutan hartzen? (hauek oso beharrezkoak dira zuzendaritza-aldaketaren proposamena emateko). Zergatik eskaintza/lan-lehiaketa irten artean, presidente berria aldi baterako bada, erakunde publikotik kanpo begiratzen da fitxaketa egiteko, RTVE barruan daudenak kontutan hartu barik?

Ez dut ulertzen hainbesteko trakestasuna. PSOE eta Podemosek komunikazio-aholkulariak dituzte gai hau zertaz doan jakiteko eta kudeaketa hau modu serioago batean egiteko. Honela, gaitasun eza, sentsibilitate falta eta ezagupen eza soilik erakusten dute; besteek egindakoaren antzekoa.

Kazetarien Elkargo Profesionalen Sarea, non Kazetarien Euskal Elkargoa barneratuta dagoen, ihesaldi honen aurrean oso argi azaldu da. Hasteko, Sareak argi uzten du zuzendaritza-karguak ezin direla atera Gobernuaren alde dauden alderdi politikoetatik. Aukeratutako banakoa kazetari bermatua izan behar du, eskarmentua duena eta komunikabide publikoak ezagutzen dituena, eta hautagai posibleak aztertzeko, parte hartu beharko lukete, alderdi parlamentarioen partiduen gehienezkoa ordezkatzen, ezaguerak dituzten profesional kontrastatuak eta RTVEko langileei eta kazetaritza era legalean ordezkatzen duten erakundeei entzun.

Ez dirudi formula hau martxan jartzea oso zaila denik, baina... ikusiko dugu bidaia honetarako zakuto horiek behar ditugun.


Txuskan Coterón