EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

'Nagore': Nagore Laffageren dokumentalaren emanaldia bere erailketaren 10. urtemugan


Hemen elkarteko bazkidea den Helena Taberna zinegile alsasuarrak  'Nagore' dokumentalaren emanaldi eskubideak debalde eskainiko ditu 2018ko Sanferminetan. Proposamen honek elkarte, emakume talde edo bestelako taldeek filmaren emanaldiak antolatzea eta Nagore edo La Manada bezalako kasuei buruzko elkarrizketak sortzea du helburutzat.  

Nagore Laffage gaztea Diego Yllanes-ek bortxatu eta erail zuen 2008ko uztailaren 6tik 7ra bitarteko gauean Iru├▒ako San Ferminetan eta Taberna-ren filmak Nagore-ren erailketa aztertzen du, eta hau gaur egungo gizartean, batez ere festen testuinguruan, gertatzen diren antzeko hainbat kasu islatzen dituen istorio adierazgarria bihurtu da.

Hemen elkartetik uztailaren 7an arratsaldeko 19:00etan Kutxa Kultur-en (Tabakalera, 4. Solairua) 'Nagore' dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia antolatu dute. 

Filma debalde eskuragarri izango den datak uztailak 6tik 17ra izango dira. 


Filma ikusteko:


https://vimeo.com/191833250


pasahitza: Nag43985746


Kartela, argazkiak eta beste dokumentazioa jeisteko:


www.lamiaproducciones.com



Kazetariak