EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

TOKIKOM Sarien hirugarren edizioa martxan


Lanak aurkezteko epea, iraila arte zabalik


Aurreko edizioen arrakasta ikusita, TOKIKOMek TOKIKOM Sarien hirugarren edizioa antolatu du. Toki komunikabideen kazetaritza lanak ez ezik, euskarazko publizitate kanpainarik onena ere sarituko dute, Bilbon urrian egingo den ekitaldian.


Kazetaritzaren alorrean, hiru sari banatuko dira (portadarik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena) eta euskarazko tokiko komunikabide guztiek har dezakete parte TOKIKOMekoak izan zein ez.


Publizitatean berriz, euskarazko edozein mediotan argitaratutako euskara hutsezko publizitate kanpainek har dezakete parte.


Lanak egileek beraiek edo hirugarrenek aurkez ditzakete, TOKIKOMek horretarako prestatu duen web orriaren bidez. Proposamenak aurkezteko azken eguna 2018ko irailaren 14a izango da.


Eskuratu hemen prentsa ohar osoa 


Kazetariak