EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

KEE eta EKEren bermea Javier Martín-Domínguezek RTVE zuzentzeko


Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak idatzi honen bidez Javier Martín-Domínguez RTVEko presidentea izateko hautagaitza bermatzen dute.


Javier Martín-Domínguez egundoko kazetaria da, prentsa, irrati eta telebistan ibilbide luzea duena. Egun, Prentsaren Nazioarteko Klubeko presidentea da. Bere 40 urteko ibilbidean EEBBetan eta Asian korrespontsal izan da, TVE, Canal+, Telecinco, Canal Sur eta Telemadrientzako saioak sortu eta zuzendu ditu, eta kudeaketan ere eskarmentua izan du RTVEn hainbat zuzendaritza lanpostu izan baitu. Cirilo Rodríguez nazioarteko kazetaritza saria, Príncipe de Viana Ikusentzunezko sormen saria eta Cullera eta Nafarroako bideo Jaialdietako lehen saria. Komunikazioaren inguruko entseguak ere idatzi egin ditu.

Kazetariak