EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Hilaren 14an amaituko da TOKIKOM Sarietarako lanak aurkezteko epea


Euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako kazetaritza lanak eta euskarazko publizitate kanpainak aurkez daitezke


Sariak Bilbon banatuko dira, TOKIKOM Jardunaldietan, urriaren 22an


Irailaren 14an amaituko da TOKIKOM Sarien hirugarren ediziorako lanak aurkezteko epea. Sariketan euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako kazetaritza lanek har dezakete parte, batetik; eta euskarazko edozein mediotan argitaratutako publizitate kanpainek, bestetik.


Toki komunikabideek ekoizten duten edukia gizarteratu eta goraipatzeaz gain, TOKIKOMek 'euskarak berak zein euskarazko komunikabide sareak publizitate euskarri gisa duten balioa' ere aldarrikatu nahi du sariokin. Hori dela eta, publizitate sari bat emango du, azken urtean egindako euskarazko edozein mediotan argitaratutako publizitate kanpainarik onenarentzat. Horrez gain, ohi bezala, hiru sari banatuko ditu euskarazko toki komunikabideetako lanen artean: azalik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onenarentzat.


Lanak aurkezteko modua


Lanak aurkezteko epea zabalik dago 2018ko irailaren 14ra arte. Proposamenak edonork egin ditzake, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketaren oinarriak TOKIKOMen webgunean daude irakurgai, eta aurkezpena bera ere webgunetik bertatik egin behar da.


Sariak urriaren 22an banatuko dira, Bilbon, tokiko komunikazio taldeak bi urtean behin kazetaritzari buruz antolatzen dituen TOKIKOM Jardunaldien baitan.


Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mesedez sariak@tokikom.eus helbidera. 

Kazetariak