EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Arbizuko Udalak gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du


Arbizuko Udalak 'Letrak Ahora' gastronomiari buruzko literatur lehiaketa antolatu du. Lehen edizioa izango da aurtengoa eta lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 28an bukatuko da, egun hori barne. Narrazio laburreko eta poesiako atalak daude lehiaketan, euskarazko lanentzako.


Epaimahaia: Epaimahaia Castillo Suárez eta Jon Barberena idazleek osatuko dute. Informazio gehiagorako, ikus lehiaketaren oinarriak.


HEMEN informazio guztia.

Kazetariak