EUSKAL KAZETARIEN ELKARTEA - KAZETARIEN EUSKAL ELKARGOA

ALBISTEAK //

Mahai-ingurua: 'Manu Leguineche, Bilboren bihotz eta oroimenean'

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren laguntzaz, Manu Leguinecheren bizitza eta lanaren inguruko mahai-ingurura gonbidatzen zaituzte. Ekitaldia urriaren 3an izango da, asteazkena, Club Deportivo Bilbaon arratsaldeko 19:00etan.


Hizlariak hauexek izango dira:


Pedro Aguilar Serrano. Kazetaria. Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Komunikazio irakaslea eta UNEDeko Lengua eta Literatura irakaslea. Manuren lagun mina Guadalajarara heldu zenetik. Raúl Conde kazetari eta Manuren lagunarekin, Leguinecheren legatu pertsonala berreskuratu eta katalogatu dute, zeina Euskadiko Artxiboan dagoen. Idazlearen obraren hautaketa bat egiten ari dira ikerketa kritiko batekin batera eta baita bere bizitza eta obraren erakusketa bat ere.


Luis Manuel Viejo Esteban. Idazlea, Brihuegako alkatea eta Manuren laguna.

 

Sara Ballesteros Cortijo. Brihuegako Kazetari gaztea, Antena 3n lan egiten du. Manuk Kazetaritza ikastera animatu zuen eta lanbidea pasioz bizitzera ere. Gure ogibidearekiko maitasuna erantsi zion, bere gida izan zen, eta bere ikaskuntzaz eta bilakaeraz oso erne ibili zen.


Víctor López Rodríguez. Antena 3 TVko Albistegietako erreportaria. Datorren urtean argitaratuko den Manu Leguinecheren biografia bat idazten ari da.


Mikel Ayestaran. Kazetaria, eta erreportaria Ekialde Ertainean Vocento Taldea, EiTB, COPE eta Colpisa agentziarentzat. Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 'Euskal Kazetariak Saria 2015'. 2017ko Manu Leguineche Katedraren irabazlea (Skype bidez parte hartuko du). 


Txuskan Coterónek, Euskal Kazetarien Elkarteko eta Elkargoko presidente eta dekanoak, eta Marian Galíndez Urquijok, Club Deportivo Bilbaoko presidenteak, ekitaldia irekiko dute.


Kazetariak